65. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BERRIOZAR

1/2007 aldaketa plantilla organikoan. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2008ko apirilaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen: Aldaketa hasiera batean onestea Berriozarko Udalaren 2007ko plantilla organikoan.

Indarra duten xedapenak betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Berriozarren, 2008ko maiatzaren 7an.-Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L0807154