41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 02/2008 aldaketa. Hasierako aldaketa

Barañaingo Udalak, 2008ko otsailaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2008ko aurrekontu orokorrean (2007tik luzatua) aldaketa egiteko 02/2008 espedientea, kreditu berezi bat onetsirik.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan, aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita, xedatzen denari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aurrera; hala, interesdunek eta bizilagunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotakoa bete dadin.

Barañainen, 2008ko martxoaren 3an.-Alkate udalburua, Florencio Luqui Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0803608