41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

CASTEJON

Deialdia, Castejongo Udalak urtarrilaren 31ko osoko bikuran onetsia, Castejongo Udaltzaingoko udaltzain izateko 6 lanpostu merezimendu lehiaketa bidez betetzeko

Castejongo Udalak, 2008ko urtarrilaren 31ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, onetsi egin du Castejongo Udaltzaingoko udaltzain izateko 6 lanpostu merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, arau hauen arabera:

ARAUAK

1.-Deialdiaren xedea.

Deialdia egin dela iragartzen da, Castejongo Udaltzaingoko udaltzain izateko 6 lanpostu merezimendu lehiaketa bidez betetzeko.

2.-Aplikatu beharreko arauak.

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legeko 20.6 artikuluko c) idatz-zatian xedatutakoaren arabera xedatuko dira merezimendu lehiaketak.

3.-Plazen ezaugarriak.

Merezimendu lehiaketa gainditu eta deialdiko lanpostuak betetzeko izendatzen diren izangaiak C mailari atxikiak geldituko dira. Horretaz gain, bereak izanen dituzte Udalaren plantilla organikoan lanpostu horietarako ezarritako osagarriak.

Lanpostu horietako titularrek Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legeko 18. artikuluan zehazten diren eginkizunak beteko dituzte.

4.-Udaltzain lanpostuan jarduteko baldintzak.

Castejongo Udaltzaingoko funtzionario izaera eskuratu eta galtzeari dagokienez, martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legean ezarritakoa izanen da arau, edo bertzela, Nafarroako Administrazio Publikoetako bertze funtzionarioei aplikatzekoak zaizkien xedapen orokorretan ezarritakoa.

5.-Izangaiek bete beharreko baldintzak

Indarra duen arautegian xedaturikoarekin bat, merezimendu-lehiaketa honetako udaltzain lanpostuak betetzeko deialdian parte hartu nahi dutenek, honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta izendapena egiten denean:

a) Castejongo Udalaren albiente, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) Batxilergoko edo Lanbide Heziketako bigarren graduko titulua edo horien baliokidea izatea.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 30. artikuluan xedatutakoaren arabera, polizia izateko, nahikoa da eskola-graduatua, lehen mailako lanbide-heziketako titulua edo baliokidea izatea, halako moduz non, aurreikusitako prestakuntza ikastaroa gaindituta, teknikoki baliokideak izanen baitira oinarrizko ikastaro hori eta batxilergoa, bigarren mailako lanbide-heziketa edo horien baliokidea; baliokidetasun hori, hala ere, ondorio administratiboetarako baino ez da izanen, hau da, C mailako udaltzain izendatzeko, eta ez du inoiz balioko eta ez da onartuko arlo akademiko, irakaskuntzako edo hezkuntzakoan, ezta maila horretako lanpostuak okupatzeko ere administrazioko bertze arlo batean.

6.-Eskabideak: aurkezteko epea eta tokia

a) Deialdian parte hartu nahi dutenek behar den eskabidea aurkeztu beharko dute Castejongo Udaleko Erregistro Orokorrean (Udaletxe plaza, 1, Castejon), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusiriko edozein baliabideren bidez, hamabortz egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, baldintza horiek izendapena arte bete beharko dituztelarik.

Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

b) Eskabidearekin batera, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien agiriak aurkeztuko dituzte, behar bezala konpultsatuak, barne direlarik administrazio publikoetan egindako zerbitzuen egiaztagiriak.

Era berean, Batxilergoko, Bigarren Mailako Lanbide-heziketako tituluaren edo baliokidearen kopia konpultsatua aurkeztuko da edo Eskola-graduatuarena, lehen mailako lanbide-heziketako tituluarena edo baliokidearenam baita NANaren kopia konpultsatua ere.

7.-Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Castejongo Udaleko alkateak, izangaiek deialdiko baldintzak betetzen ote dituzten egiatatu ondoren, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bortz egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ahalko dituztela, baita akatsak, halakorik bada, zuzendu ere.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Castejongo Udaleko alkateak merezimendu lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

Erreklamazio epea amaituta, Castejongo Udaleko alkateak haiek ebatzi, halakorik bada, eta izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, baita Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko ere.

8.-Epaimahaiaren osaera.

Honako hauek osatuko dute merezimenduen lehiaketako epaimahaia:

Mahaiburua: Francisco Javier Sanz Carramiñana jauna, Castejongo Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Olga Mesa Romeo andrea, Castejongo Udaleko alkateordea.

Mahaikidea: María José Robredo Ovejano andrea, Castejongo Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: Soraya Castillo Alvarez andrea, Castejongo Udaleko zinegotzia.

Mahaikidea: Francisco Javier Fraile Velaza jauna, Castejongo Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: Pablo Navascués Sesma jauna, Castejongo Udaleko zinegotzia.

Mahaikidea: Castejongo Udaleko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Ordezkoa: Castejongo Udaleko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Idazkaria: Sonia Mateo Ortega andrea, Castejongo Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Milagrosa López Mendoza andrea, Corellako Udaleko idazkaria.

Administrazio prozeduraren arauetan aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

9.-Deialdia nola eginen den

1. Alegatutako merezimenduen balorazioa: gehienez 75 puntu.

Epaimahaiak ondoan doan baremoaren arabera baloratuko ditu izangaien merezimenduak:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: gehienez 35 puntu.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta bertze merezimendu batzuk: gehienez 25 puntu.

c) Hizkuntzak: gehienez 15 puntu.

Izangai bakoitzak aurreko hiru atalei dagokienez alegatu eta frogatutako merezimenduak, II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

Merezimendu guztiak, administrazio publikoetan egindako zerbitzuenak barne, agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu, izangaiek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

Epaimahaiak parte hartzaileek lorturiko puntuazioak paratuko ditu Iruñeko Udaleko iragarki oholean, eta bortz eguneko epea emanen du, interesdunek beren eskubidearen arabera komeni zaiena alega dezaten balorazio horri buruz.

2. Polizien Oinarrizko Ikastaroa.

Izangaiek Polizien Oinarrizko Ikastaroan lorturiko puntuazioen bidez baloratuko da, Nafarroako Segurtasun Eskolak luzatutako ziurtagiriari jarraikiz, eta deialdiko 6.b) oinarrian xedatutakoarekin bat.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Atalak, egoki diren probak egin ondoren, txosten psikotekniko bat emanen du lehiatzaile bakoitzari buruz. Hartan, norbera deialdiaren xede den lanpostuaren izaera eta ezaugarriei nola egokitzen zaien baloratuko da. Atal horrek txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa loteslea izanen da epaimahaiarentzat.

Lehiaketako elementuen balorazioa bukatu ondoren, epaimahaiak parte hartzaileek lorturiko puntuazioak paratuko ditu Iruñeko Udaleko iragarki oholean, eta bortz eguneko epea emanen du, interesdunek beren eskubidearen arabera komeni zaiena alega dezaten balorazio horri buruz.

Azken puntuazioa.

1) eta 2) idatz-zatietako puntuazioak batuko dira izangai bakoitzaren azken puntuazioa lortzeko.

Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere, berdinduta segitzen badute, izangai adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

Lehiaketako elementuen balorazioa bukatu ondoren, epaimahaiak parte hartzaileek lorturiko puntuazioak paratuko ditu Castejongo Udaleko iragarki oholean, eta bortz eguneko epea emanen du, interesdunek beren eskubidearen arabera komeni zaiena alega dezaten balorazio horri buruz.

10.-Izendapena, lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.

Epaimahaiak erreklamazioak, halakorik bada, ebatzitakoan, Castejongo Udaleko iragarki oholean argitaratuko ditu behin betiko puntuazioak, eta lehiatzaileen zerrenda, lehiaketako atal guztietan lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa, igorriko dio deialdia egin duen organoari, espediente osoarekin batera igorri ere.

Castejongo Udalak Castejongo Udaleko udaltzain izendatuko ditu lanpostua lortzen duten lehiatzaileak.

Izendapen horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira.

Izendatutako izangaiek izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaletan hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

Behar bezala justifikaturiko ezinbertzeko kasuetan salbu, lanpostuaz jabetu ezean, lanpostua betetzeko eskubide guztiak galduko ditu. Kasu horretan, arau honetako lehen paragrafoak aipatzen duen zerrendan sarturiko hurrengo lehiatzaileak beteko du hutsunea

11.-Lehiatzaileek aurkeztutako agiriak.

Izangaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik jartzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratu ahal izanen dituzte, halaxe eskatu ondotik. Agiriak eramateko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da, izendapenaren ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta bertze hiru hilabeteren buruan.

Aurreko paragrafoan ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, izangaiak agiriak eskuratzeari uko egin diola pentsatuko da eta horretarako eskubidea galduko du, eta agiriak suntsituko dira.

Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, agiri horiek gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiri horiek berreskuratzen ahal dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

12.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz haren oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo,

b) Aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa Alkatetza honi zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Castejonen, 2008ko urtarrilaren 31n.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Castejongo Udaleko udaltzain izateko lanpostu bat merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ...................... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, data honetan: ...........

1.-Norberaren datuak.

Izen-deiturak: NAN: ................. Helbidea: ............ Probintzia: ................. Kalea: .............. Zenbakia: .... Solairua/atea: ............ Posta kodea: ........ Etxeko telefonoa: ............. Sakelako telefonoa: ..................... Laneko telefonoa: .....................

2.-Datu administratiboak.

a) Egoera administratiboa:

Egungo lanpostua:

f Jardunean.

f Zerbitzu berezietan.

f Eszedentzia berezian.

(X batez adierazi behar dena)

3.-Nik, sinatzaileak, adierazten dut eskabideak aurkezteko azken egunean eskaturiko baldintza guztiak betetzen ditudala.

4.-Eskabidearekin batera, 6.b) oinarrian eskaturiko dokumentazioa eta alegaturiko merezimenduen frogagiriak aurkeztu ditudala.

Horrenbertzez,

Eskatzen dut deialdi honetan onar nazatela.

Castejonen, 2008ko ....(a)ren ...(e)an.

(Sinadura)

CASTEJONGO UDALA.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

1. Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak polizia, tokiko agente, albiente, udaltzain edo antzeko lanposturen batean: 1,50 puntu urte bakoitzeko.

2. Edozein administrazio publikotan, aurrekoak ez bezalako lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,37 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. Bertze zerbitzu batzuekin aldi berean emandako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik altuena dutenak bakarrik baloratuko dira

3. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4. Deialdia argitaratu ondoan egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den denborako zerbitzuak, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin balitu bezala kontatuko dira.

6. a) atalari dagokion puntuazioa gehienez ere 35 puntu izanen da.

b) Prestakuntza, irakasle eta ikerketa lana eta bertze merezimendu batzuk:

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 10 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2. Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 3 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena herrikoa, eskualdekoa, nazionala edo nazioartekoa den kontuan hartuz.

3. Sektore publikoan prestakuntza saioak antolatu edo halakoetan irakasle jardutea: gehienez 2 puntu, haien iraupenaren arabera epaimahaiak baloratu beharrekoak.

4. Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu ez direnak: gehienez ere 4 puntu.

5. Doktoretza edo lizentziatura: gehienez ere 2 puntu.

6. Bertze merezimendu batzuk, epaimahaiak kontuan hartu beharrekoak: bertzeak bertze, sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako beka edo egonaldiak, edo kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: gehienez ere 4 puntu.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin ikusteko izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Baremoaren b) ataleko puntuazioa 25 puntukoa da, gehienez.

c) Hizkuntzak jakitea.

Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko lan hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horietako bakoitzeko 5 puntu gehienez.

Ondorio horietarako, hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Halako titulaziorik ez dutenei, hizkuntza eskola ofizial batean gainditutako maila bakoitzagatik gehienez eman daitekeen puntuazioaren bostena emanen zaie.

Oharrak c) atal osorako:

1. c) atalari dagokion puntuazioa gehienez ere 15 puntu izanen da.

Iragarkiaren kodea: L0803115