41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MARTZILLA

Aldaketa puntuala Martzillako Arau Subsidiarioetan (antolamendu xehakatuko determinazioak). Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2008ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen aldaketaren espedientea Martzillako Arau Subsidiarioetan (antolamendu xehakatuko determinazioak), Martzillako 4.2 exekuzio unitateari dagokionez, Promotora de La Ribera Navarra, S.L.k sustaturik. Honen ondotik, ukitutako hirigintza araudia argitaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatuarekin bat.

4.2 EXEKUZIO UNITATEARI DAGOKIONEZ ALDATUTAKO HIRIGINTZA ARAUDIA

-Azaleraren datuak:

Unitatearen azalera, guztira: 2.236 m².

Erabilera pribatiboko azalera: 2.090 m².

Eraikigarritasuna: 1,76 m²/m².

Aprobetxamendua, guztira: 3.678,40 m².

-Hirigintzako baldintza eta helburuak.

Bide berriak irekitzea, Alde Zaharreko zirkulazioa arintze arren, hirigunearen gibelaldeak hetsirik. Dagoen eraikina, antolamendutik kanpora gelditzen baita, eraitsi eta horren kalte-ordaina ordaintzeak unitatearen urbanizazio karga dakar.

-Erabilera eta bolumen arloko baldintzak:

Erabilera nagusia: bizitegietarako.

-Lerrokadurak:

Nahitaezkoak, planoetan adierazten direnak.

Xehetasun azterlanen bitartez horiek aldatzeko aukera.

-Eraikinaren gehieneko sakonera:

12 m, goiko solairuetan.

Libre, beheko solairuan.

-Gehieneko garaiera: 10 m.

-Etxebizitza kopurua, gehienez ere: 22

Martzillan, 2008ko martxoaren 3an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0803603