41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CINTRUENIGO

Aldaketa, Gelak arautzen dituen ordenantzan

Udalak, 2008ko otsailaren 7an egin osoko bilkura arruntean, hitzez hitz honela dioen erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

ALDAKETA, GELAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

Ikusirik Elkarteak, bestetarako gelak eta bertze batzuk arautzen dituen ordenantzan aldaketa egiteko espedientea, eta ikusirik Zerbitzu orokorren Batzordeak egindako proposamena, urtarrilaren 30ekoa, Udalbatzak, aho batez, erabaki du:

1.-Hasiera batean onestea indarra duen ordenantzaren 6 eta 7. artikuluen aldaketa.

2.-Jendaurreko epea irekitzea, hogeita hamar egunekoa, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Cintruenigon, 2008ko otsailaren 29an.-Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.

Iragarkiaren kodea: L0803607