41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

192/2008 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan optikari-optometrista lanetan aritzeko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 13an emandako 1811/2007 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan optikari-optometrista izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2007ko 151. zenbakian argitaratu zen, abenduaren 5ean.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, azaroaren 13ko 20/2008 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan optikari-optometrista izateko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea:

-Sistema nazionaleko langileen lekualdatzea.

Deialdiaren arau orokorrak aplikatuta, lanposturen bat eskaini behar bada lekualdatze-lehiaketa honetarako:

Onartuak: inor ez.

Baztertuak:

LADRERA FERNANDEZ, LAURA (1)

Oharra: izangai batek ere ez du euskara dakiela frogatu, ezta horretarako proba eskatu ere.

Baztertzeko arrazoiak:

(1) Osasun Sistema Nazionalekoa dela ez frogatzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.

3. Ebazpen hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Unitatera eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 25ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0803513