II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
GALAR
Birzatiketa proiektua berriz jendaurrean jartzea
Galar Zendeako Udalak, 2008ko otsailaren 13an egin bilkuran, Ezkirozko S-1 sektorea birzatitzeko proiektua berriz jendaurrean jartzea onetsi zuen, sektore horretako konpentsazio batzordeak sustatuta.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Getze-Galarren, 2008ko otsailaren 15ean.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: L0802859