24. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZIZUR NAGUSIA

Eginkizunak dedikazio partzialean egiteko erabakia baliogabetzea

Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburuak, 2008ko urtarrilaren 25eko 51/2008 Dekretuaren bitartez, honako hau ebatzi du:

Gaia: Aranzazu Arenzana Prat andreak, Zizur Nagusiko Udaleko zinegotziak, Zizur Nagusiko Udalaren Kultura Patronatuko burutzaren eginkizunak dedikazio partzialean egiteko erabakia baliogabetzea, burutzaren eskuordetza baliogabetzearen ondorioz.

Aurrekariak. Alkatetzaren ekainaren 29ko 392/2007 Dekretuaren bidez eman zitzaion Kultura Patronatuko Burutzaren eskuordetza Aranzazu Arenzana Prat zinegotziari.

Zizur Nagusiko Udalak 2003ko ekainaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakian, Udalbatzako kideen karguei dagozkien ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainei buruzkoan, 2. atalean -Zinegotzi eskuordeak, Informazio Batzorde Iraunkorreko edo Patronatuko buruak- ezarri zen asteko hamar orduko dedikazio partziala Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuta eta Udalbatza dagokion enpresa kuotaren kargu eginda.

Aranzazu Arenzana Prat andreak bere eginkizunak dedikazio partzialeko araubidean egiteko erabakia har zedin eskaturik, Alkatetzaren azaroaren 8ko 632. Dekretuaren bidez erabaki zen zinegotzi horrek, Kultura Patronatuko buru gisa, bere eginkizunak dedikazio partzialean egitea 2007ko azaroaren 8tik aitzina, hamabi hilabetetan ordaindutako 8.513,52 euroko lansari gordinaren truke.

Izan badenez data bereko beste ebazpen bat, 50/2008 zenbakikoa, honako hau baino lehenagokoa, Aranzazu Arenzana Prat andrea aipatu Kultura Patronatuko burutzan aritzeko eskumena eskuordetzea baliogabetzen duena, eta kontuan hartuta indarra duen araudian, hots, apirilaren 2ko 7/1985 LBR legearen 75.2 artikuluan, xedatutakoa,

Ebatzi dut:

1. Aipatu erakunde autonomoko burutzaren eskuordetza baliogabetzen duen aurreko nire ebazpenaren ondorioz, aipatu erabakia baliogabetzea, hau da, Aranzazu Arenzana Prat zinegotziak, Kultura Patronatuko buruak bere eginkizunak dedikazio partzialean egiteari buruzkoa, 12 hilabetetan ordaindutako 8.513,52 euroko lansari gordinaren truke 2007ko azaroaren 8tik aitzina.

2. Aranzazu Arenzana Prat andrea Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorretik kenduko da, baita nominatik ere.

3. Zuzenean jakinaraz bekio izendatuari, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxeko iragarki oholean, nahiz eta indarra ebazpena sinatu eta biharamunean hartuko duen.

Zizur Nagusian, 2008ko urtarrilaren 25ean.-Alkate udalburua, Pedro J. Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0801659