24. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CASCANTE

Cascanteko Trafikoaren eta zirkulazioaren udal ordenantza. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2008ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Cascanteko Trafikoaren eta zirkulazioaren udal ordenantzaren proposamena azterturik, eledunen batzordeari aurkeztu baitzitzaion, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Udalak osoko bilkuran erabaki du:

a) Hasiera batean onestea Cascanteko Trafikoaren eta zirkulazioaren ordenantza.

b) Hasiera batean onetsitako ordenantza jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

c) Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. 1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Cascanten, 2008ko abenduaren 1ean.-Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L0801649