150. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

598/2008 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, baimena ematen duena diru-laguntzak ordaintzeko curriculum egokituko kanpo unitateetan eskolatze banatuaren modalitateko ikasle adingabeak hartzen dituzten ikastetxeei. Diru-laguntza horiek 2008rako finkatutako modulu ekonomikoaren %15 egiten dute.

Apirilaren 2ko 90/1998 Foru Aginduaren bidez jarraibideak eta orientazioak eman ziren berariazko erantzunak ezar zitezen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan aurrera egiteko eta konpentsatzeko neurriak behar dituzten ikasleentzat.

2008ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 24ko 1/2008 Foru Legeak badu horretarako kontu-sail bat: "Haur eskolatugabeak hartzen dituzten ikastetxeak: Ilundaingo baserri-eskola, Etxabakoitz lantegi-eskola".

Martxoaren 4ko 58/2008 Ebazpenaren bidez diru-laguntzarako modulu ekonomikoa ezarri zen, 2008. urterako, curriculum egokituko kanpo unitateetan eskolatze banatuaren modalitateko ikasle adingabeak hartzen dituzten ikastetxeentzat.

Martxoaren 4ko 58/2008 Ebazpeneko 5. puntuan zehazten da diru-laguntza hartzen duen entitate titularrak Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari 9. idatz-zatian aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dizkiola, 2008ko urriaren 15a baino lehen, moduluaren %15 hartuko badu.

Agiriak aurkezteko epea bukaturik, ikastetxeek behar diren agiriak aurkeztu dituzte, aurkibidea, gastuen zerrenda eta fakturen fotokopiak barne.

Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu modulu ekonomikoaren %15 egiten duen diru-laguntza ordain dadila.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 133.759,12 euroko gastua baimentzea eta 133.759,12 euro horiek ondoren aipatzen diren irabazi asmorik gabeko erakundeei ordain dakizkiela agintzea:

Berriozarko "Lantxotegi" lantegi-eskolari (IFZ G31279961), curriculum egokituko unitate batengatik: 12.159,92 euro.

Cascanteko "La Ribera" ikastetxeari (IFZ G31729114) curriculum egokituko bi unitaterengatik: 24.319,84 euro.

Ilundaingo "Haritz Berri" baserri-eskolari (IFZ G31725484), curriculum egokituko hiru unitaterengatik: 36.479,76 euro.

Iruñeko "Etxabakoitz" lantegi-eskolari (IFZ G31780562), curriculum egokituko bi unitaterengatik: 24.319,84 euro.

Garesko "Puente" ikastetxeari (IFZ Q3100108D), curriculum egokituko bi unitaterengatik: 24.319,84 euro.

Tuterako "El Castillo" lantegi-eskolari (IFZ G31031644), curriculum egokituko unitate batengatik: 12.159,92 euro.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordain-aginduak emateko, guztira 133.759,12 euro, 2008ko ekitaldirako gastuen aurrekontuko "Haur eskolatugabeak hartzen dituzten ikastetxeak: Ilundaingo baserri-eskola, Etxabakoitz lantegi-eskola" izeneko 410003 -41140 -4811-322D02 kontu-sailaren kargura.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea entitate interesdunei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Antolamendu eta Berriztapen Zerbitzuari, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko azaroaren 3an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F0817118