87. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ginekologia Onkologikoko Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ginekologia Onkologikoko Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoari jarraikiz (2007ko martxoaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 35. zenbakian, argitaraturiko deialdia), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamena aurkeztu du.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ginekologia Onkologikoko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostutarako ondokoak izendatzeko proposamena onesten da:

JUAN CARLOS MURUZABAL TORQUEMADA

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 14an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0710004