87. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Obstetriziako Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Obstetriziako Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoari jarraikiz (2007ko martxoaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 35. zenbakian, argitaraturiko deialdia), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamena aurkeztu du.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Obstetriziako Laguntza Ataleko buru izateko ondokoa izendatzeko proposamena onesten da:

CARLOS LARRAÑAGA AZCARATE

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 14an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0709991