81. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko artxiboko arduradun izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

2006ko 128. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 25ean, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko artxiboko arduradun izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1 arauan xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak María Teresa Eslava Ochoa andrea, txanda irekiko izangaia, izendatzeko proposamena aurkeztu du, hori izan baita oposizioko probak gainditu dituen izangai bakarra.

Iruñean, 2007ko ekainaren 14an._Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0710273