81. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Santa Zezilia plazako 2, 4, 6 eta 8 zenbakiko atarietan igogailuak paratzeko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2007ko ekainaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 07-JUN-07 (4/CU)

Santa Zezilia plazako 2, 4, 6 eta 8 zenbakiko atarietan igogailuak paratzeko xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondoren (JOB, 2007-02-13), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu,

Beraz, honako hau erabaki da:

1. Behin betikoz onestea Santa Zezilia plazako 2, 4, 6 eta 8 zenbakiko atarietan igogailuak paratzeko xehetasun azterlana, Antonio Gómez Coutok sustatua.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, bai eta ukitutakoei ere, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta ezar bedi Udalaren iragarki oholean.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2007ko ekainaren 11n._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0709829