81. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorreko 55 eta 109. artikuluen aldaketa xehakatua Noaingo etxebizitza kolektiboko eraikin berriei dagokienez, Vitra Parque del Arga, S.C.L.k sustaturik. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2007ko ekainaren 12an egin bilkuran, agertutako guztiak bat etorrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorreko 55 eta 109. artikuluen aldaketa xehakatua Noaingo etxebizitza kolektiboko eraikin berriei dagokienez, Vitra Parque del Arga, S.C.L.k sustaturik, onespenak kontuan hartu dituelarik txosten teknikoaren eta txosten juridikoaren zehaztapenak. Iragarkia hilabetean egonen da jendaurrean eta argitara emanen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Udaleko iragarki oholean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezteko, lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko egungo legediarekin bat.

Noain-Elortzibarren, 2007ko ekainaren 14an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0709982