81. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

SAN FRANCISCO DE ASIS UDAL PATRONATUA

Deialdia, lan terapeuta izateko lanpostu 1 oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko, Cintruenigoko "San Francisco de Asís" egoitzarako. Akats zuzenketa

Oharturik-eta deialdi horretan akats bat egin dela (2007ko 37. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, martxoaren 26koa), ondotik ematen da behar den zuzenketa.

6.3.d) puntuan zehazten da elkarrizketaren puntuazioa: 25 puntu. 113/85 Foru Dekretuaren 19. artikuluan aurreikusiari jarraikiz, elkarrizketak gehienez ere 6 puntu izanen ditu.

1.3. puntuan honela dio, hitzez hitz: "Lanpostua eskuratzean, izendatzen den izangai bakoitza hitzarmen horretako E taldean sailkatuko da". Honela behar du: Lanpostua eskuratzean, izendatzen den izangai bakoitza hitzarmen horretako B taldean sailkatuko da.

Cintruenigon, 2007ko ekainaren 12an._Patronatuko burua, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0709994