81. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Tuterako Zentro Elkartuko irakasle-tutore izateko hiru lanpostu.

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Tuterako Zentro Elkartuko Patronatuak hartutako erabakiarekin bat, merezimenduzko lehiaketa publikorako deia egiten da honako irakasle-tutore lanpostu hauek betetzeko:

.Psikologia:

_Irakasle-tutore lanpostu bat "Psikologia Oinarrizkoa" alorrerako.

.Ekonomia eta Enpresa Zientziak:

_Irakasle-tutore lanpostu bat "Ekonomia Finantzarioa eta Kontabilitatea", "Enpresen Antolaketa" eta "Ekonomia Aplikatua" alorretarako.

_Irakasle-tutore lanpostu bat "Analisi Ekonomikoaren Oinarriak" alorrerako.

1. Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak Zentroko bulegoetan aurkeztu beharko dira (San Adriango Markesaren jauregia, Tutera), jendaurreko orduetan (9:30etik 14:30era), deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean. Eskaerarekin batera, izangaiek alegatzen dituzten merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

2. Izangaiek aurkezten dituzten merezimenduen balorazioa UHUNek Madrilen duen Egoitza Nagusiko departamentuek eginen dute, agindutakoari jarraikiz.

3. Irakasle-tutore izateko eskaerak baloratzeko baremoa hauxe da:

1._Ezinbesteko beharkizuna:

Eskatzen den tutoretzari dagokion titulazioa, UHUNeko irakasle-tutoreen Erregelamenduaren 3. artikuluaren arabera.

2._Espediente akademikoa:

a) Ikasketa espedienteko kalifikazioak: 2 puntu arte.

b) Tutoretzari dagozkion arloen inguruko berariazko lizentziatura: 3 puntu.

c) Doktore titulua: 5 puntu.

3._Bestelako titulazio akademikoak:

Tutoretzan aritzeko alegaturiko titulu akademikoez gainera, beste batzuk izateagatik:

a) Lizentziatura titulu bakoitzeko: 1 puntu.

b) Doktore titulu bakoitzeko: 2 puntu.

4._Irakaskuntzako esperientzia:

a) Eskolak ematen dituzten unibertsitateetako eta UHUNeko esperientzia, 5 puntu arte.

b) Beste ikastetxe batzuetakoa, 2 puntu arte.

5.-Argitalpenak, lanak, ponentziak, biltzar, ikastaro eta mintegietan parte hartzeak, iragarritako tutoretzaren ingurukoak:

Gehienez ere, 5 puntu.

6._Tutoretzaren eskakizun akademikoei izangaia nola egokitzen zaien:

Gehienez ere, 5 puntu.

Tuteran, 2007ko ekainaren 8an._UHUNeko Tuterako Patronatuko burua, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0709935