81. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

88/2007 FORU AGINDUA, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak ekainaren 26an emana. Haren bidez ezartzen dira lanuzteetarako eginiko deia dela eta, Iruñerriko hiri barneko bidaiari-garraio erregularrerako gutxieneko zerbitzuak "Autobuses La Montañesa, S.L.U." enpresaren langileen batzordeak 2007ko uztailaren 3rako eta uztailaren 6tik 14ra bitartean, biak barne.

Iruñerriko hiri barneko bidaiari-garraio erregularrerako sozietate emakidaduna den "Autobuses La Montañesa, S.L.U." enpresaren langileen batzordeak lanuzteetarako deia egin du 2007ko uztailaren 3rako eta uztailaren 6tik 14ra bitartean, biak barne.

Konstituzioaren 28.2 artikuluan onartzen den lanuztea egiteko eskubidearekin batera, gizartearen oinarrizko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeak jarri behar dira, aipatu eskubidearen erabilera inola ere galarazi gabe, halaxe ulertu baitute, agindu hari dagokionez, bai jurisprudentzia arruntak bai konstituzionalak berak ere.

Bidaiari-garraioa oinarrizko zerbitzu bat da, Konstituzioko 19. artikuluan askatasunez joan-etortzeko aitortzen den eskubidea bermatzen duen tresna baita. Gainera, baliabide bat da beste funtsezko eskubide batzuk eta Konstituzioak babesten dituen ondasunak erabiltzeko, hala nola, hezkuntzarako eskubidea, lan egiteko eskubidea, enpresa askatasuna, osasuna babesteko eskubidea, aisia behar bezala erabiltzea, kulturaz gozatzea, etab.

Garraio publikoari funtsezko izaera ematea Konstituzio Auzitegiak berretsi du 53/1986 eta 26/1981 epaien bidez, baita Auzitegi Gorenak ere, 2003ko apirilaren 11ko epaiaren bidez.

Konstituzio Auzitegiak funtsezko zerbitzuak eman ahal izatea ahalbidetuko duten neurriak finkatzeko honako oinarrizko irizpide orientagarriak ezarri ditu:

_Funtsezko zerbitzua ematea ezin da izan zerbitzuaren ohiko jarduna bezalakoa (51/1986 AKEa).

_Komunitatearen interesa ezin izanen da hautsi mugarik gabe (51/1986 AKEa).

_Lanuzteetarako deia "puntako egunetan" egiten denean justifikatu eta ahalbidetzen da bestelako egun eta inguruabarretan deituriko lanuzteetan konstituzioak onartzen duena baino zerbitzu maila handiagoa ezartzea (43/1990 AKEa).

Horretaz gain, funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren erabakitzeko eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzeko eskumena berea du gobernuko agintaritzak, halaxe xedatzen baita martxoaren 4ko 17/1977 Erregearen Lege Dekretuko 10. artikuluan, eta eskumen hori, kasu honetan, Foru Komunitateak erabili behar du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 49.1.f), 53 eta 58.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Horrenbestez, foru agindu honen xedea da lanuzteetarako eginiko deia dela eta, Iruñerriko hiri barneko bidaiari-garraio erregularrerako gutxieneko zerbitzuak arautzea "Autobuses La Montañesa, S.L.U." enpresaren langileen batzordeak 2007ko uztailaren 3rako eta uztailaren 6tik 14ra bitartean, biak barne.

Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren ekainaren 26ko 302/2007 Ebazpenaren bidez, garraio zerbitzuaren titularitatea baitu, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari proposatu zaio gutxieneko zerbitzuak ezartzeko. Ebazpen horrek aipatu garraio zerbitzuaren inguruabar bereziak baloratzen ditu; espedientean jasota dago eta Garraioaren Alorreko zuzendariak egin txostenean xedatzen dira. Daturik esanguratsuenak jarraian azaltzen dira.

Lanuzte honek Iruñerri osoan du eragina eta Nafarroako biztanleria osoaren erdia baino gehiagori eragiten dio. Jarduera gune nagusiak hantxe dira, egunero langileen joan-etorri kopuru handia eragiten dutenak, eta joan-etorri horietako askotan hiri garraio publikoa erabiltzen da.

Lanuzteetarako eginiko deia erabateko lanuztea da, hamar egun osokoa eta horietatik bederatzi egun sanferminetakoak dira. Horrexegatik, zerbitzuaren erabiltzaileei egiten ahal zaien kaltea lanuzte partzial batean baino askoz handiagoa da kualitatiboki zein kuantitatiboki eta sanfermin jaietan izateak urteko beste edozein garai arruntetan baino eragin handiagoa du.

Bederatzi egun horietan eskaintza nabarmen areagotzen da, jaiegun guztietan 24 ordutan etengabeko zerbitzua emateko eta, era berean, eskaria ere urteko gainerako edozein garaitan baino nabarmen handiagoa izaten da. 2006. urtean 230.000 bidaiarik erabili zuten zerbitzua uztailaren 7an eta 25.000 bidaiarik abenduaren 25ean. Lanegun bateko batez besteko eskaria 130.000 bada, gutxi gorabehera, sanferminetako astegun batean 170.000 erabiltzailetik, asteburuko edo uztailaren 6a bezalako egun batean 230.000 erabiltzailera dabil. Hau da, eskaria alderatzen badugu baldintza normaleko lanegun estandar batekin, garraio sareko parametroak definitzeko hartzen den gehienarekin, (ibilgailuen kopurua, lineak pasatzeko denbora tarteak, etab.) %31 handiagoa da (astegunez) eta %77 handiagoa (asteburuz edo uztailaren 6an).

2006ko uztailaren 6tik 14ra garraiaturiko bidaiari kopurua (1.712.000), aurreko hilabeteko egun horietan ibilitakoa baino %73 handiagoa da (989.000).

Halaber, kontuan hartu behar da jaiegunetan Iruñeko alde zaharrean eta inguru hurbilean (Sarasate pasealekua, San Ignazio etorbidea, Amaia kalea, Paulino Caballero kalea, etab.) ibilgailuentzako trafikoa moztu egiten dela, baimenduriko ibilgailuentzako ez bada. Inguru horren ondoko kaleetan jendetza ikaragarria ibiltzen da, eta horrek ere ibilgailuen trafikoa eragozten du, bereziki asteburua bada.

Horri gehitu behar zaio data horietan hirira etortzen diren ibilgailuak, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak egin "Sanferminen eragin ekonomikoa" azterlanean, espedientean dena, estimatzen da 66.131 izan direla 2006an. Gauza bera gertatzen da helburu berarekin, bereziki asteburuan, hirira etortzen diren autobusekin, garraio erregularrekoak zein berezikoak izan.

Arrazoi hauengatik guztiengatik jaigunera ibilgailu pribatuan iristea oso zaila gertatzen da. Ondorioz, Iruñeko auzo osoetako biztanleek, bai eta Iruñerriko herrietakoek ere, garraio publikoa beharrezkoa dute joan-etorrian ibiltzeko.

Bestalde, aurreko inguruabarren ondorioz, egun horietan ibilgailuentzako aparkalekuak egokitzen dira hiriaren inguruan, eta jaigunera iristeko modua, azken batean, hiri garraioa da. Horiek horrela, Iruñeko Udalaren Hiritar Babespen Alorreko zuzendariaren txostena Garraioaren Alorreko zuzendariaren txostenaren 2. eranskin gisa dago espedientean. Bertan xehatzen da egun horietan abian jartzen den estrategia.

Azaldutakoaren arabera, agerikoa da sanfermin jaiek Iruñeko hirian duten aparteko eragina kanpotik datorren jende kopuru handia dela eta. Aipatu "Sanferminen eragin ekonomikoa" azterlanean estimatzen da 2006ko jaietan 208.000 bisitari izan zirela. Era berean, apartekoa da ondorioz sorturiko eragin ekonomikoa, azterlanean azaltzen dena, eta sanferminen irudiak nazio mailan zein nazioartean duen hedadura apartekoa, Iruñeko Udalaren Merkataritza eta Turismoko Alorreko zuzendariaren txostenean azaltzen dena eta, era berean, espedientean dagoena (Garraioaren Alorreko zuzendariaren txostenaren 3. eranskinean).

Iruñerriko Mankomunitateak estimatzen du uztailaren 3an deitutako lanuzteak egunero langileen 57.000 bidaiatan eraginen duela lantokietara/etatik eta medikuen beharrean dauden pertsonen 7.000 bidaiatan osasun etxeetara/etatik. Bestalde, kontuan izan behar da egunero egiten diren bidaietatik 92.000 garraiobide alternatiborik ez daukaten pertsonek egiten dituztela eta ondorioz, modu zuzenagoan jasango dutela lanuztearen ondorioak. Halaber, kontuan hartu behar da lanuzte horrek bakarrik Iruñerriko hiri barneko bidaiari-garraio publikoko zerbitzuan eragingo duela eta erabilera ez dela gutxituko, joan-etorriak sortzen dituzten beharrek beren horretan segituko baitute lanuztean ere, lanuzte orokor batean ez bezala.

Sanferminetako bederatzi egunetan izan dezakeen ondorioei dagokienez, erabiltzaileek jasan beharreko gabezia kualitatiboki zein kuantitatiboki askoz handiagoa da beste data batzuetan izan zitzaketenak baino. Hori gertatzen da urte osoan punta goreneko eskaera garaia delako (urtearen beste edozein hilabetetan baino %73 handiagoa) eta ibilgailu pribatua erabiltzeko aparteko mugak dauden egunak direlako eta, ondorioz, Iruñeko auzo batzuetako eta Iruñerriko herrietako biztanleek garraio publikoa behar-beharrezkoa dutelako batetik bestera ibiltzeko.

Era berean, kontuan hartu behar da Iruñerriaren kasuan ez dagoela beste garraio kolektibo alternatiborik (metroa, aldiriko trena, tranbia, etab.) Iruñerriko eguneroko joan-etorriak egin ahal dituenik. Taxi zerbitzua ez da alternatiba, horrekin ezin delako konpondu Iruñerrian gertatzen diren jendetzaren joan-etorriak (gutxi gorabehera 130.000 bidaiari lanegun batean eta 230.000 sanfermineko asteburuko egun batean).

Kontuan izanik arestian azaldutakoa eta Iruñerriko hiri garraioaren ezaugarriak bai lanegunetan bai sanfermin jaietan, Garraioaren Alorreko zuzendariaren txostenean azaltzen dena, Iruñerriko Mankomunitateak gutxieneko zerbitzuak egiteko proposamena egin du honakoak bereiziz: batetik uztailaren 3a, eta bestetik sanferminetan uztailaren 6a, 7a eta 8a batetik eta bestetik uztailaren 9tik 14ra, biak barne. Hauxe proposatzen du:

_2007ko uztailaren 3rako eguneko zerbitzuan gutxieneko zerbitzuak modu ezberdinean banatzea proposatu da, eskaera aldatu egiten delako orduen arabera, beraz, gutxieneko zerbitzuetan eskaeraren araberako banaketa aldagarria jarriko da.

Denbora tarte hauek zehaztuko dituzte gutxieneko zerbitzuak puntako orduetan eta ordu lasaietan:

_Goizeko puntako ordua: 6:30etik 9:30era.

_Eguerdiko puntako ordua: 13:00etatik 15:30era.

_Arratsaldeko puntako ordua: 17:00etatik 20:30era.

_Ordu lasaiak gainerakoak izanen dira.

Bidaietako %60 nahitaezkoak direnez (lana, medikua, etab.) eta puntako orduetan biltzen direnez, puntako orduko gutxieneko zerbitzua, ohiko zerbitzuaren portzentaje gisa definitua, neurri horretakoa izan beharko litzateke. Portzentaje hori zehazteko zerbitzu eraginkor bihurtuko dugu, beharrezkoak direla 62 autobus finko eta erreserbarako autobus bat. Kontuan hartuz lanegun batean 105 autobus finko gehi erreserbarakoak izaten direla, definitu dugun funtsezko zerbitzua lanegun bateko zerbitzuaren %60 izanen da. Bestalde, beharrezkoak izanen dira errefortzuko ibilgailuen %60, 6 autobus, alegia.

Funtsezko zerbitzu hau jaiegunetakoa bezalakoa da 14 lineatan (1, 2, 7, 8, 9, 10, 13, 14, 16, 17, 18, 19, 20 eta 21 zenbakietakoetan), 3 lineatan jaiegunetakoa baino txikiagoa da eta 4 lineatan zertxobait handiagoa da (3, 4, 12 eta 15 zenbakietakoetan).

Ordu lasaietako gutxienekoa ezartzeko, ordu lasaiaren eta puntako orduaren arteko erlazioa hartzen da kontuan, eta puntako orduan ezarritako gutxienekoei aplikatzen zaie. Erlazioa hau da: 6.706/10.028 bidaiari-ordua=puntako orduaren %66,9. Erlazio hori puntako orduko gutxienekoari aplikatuta ondokoa ateratzen da: %66,9x%60=%40.

Portzentaje hori zerbitzu operatiboari aplikatuta, 41 autobus finko eta erreserbako autobus 1 beharko lirateke, hau da, laneguneko zerbitzuaren %40. Kasu honetan ez dago errefortzuko autobusik.

Hortik ateratzen dira %60ko gutxieneko zerbitzuak puntako orduetan (6:30-9:30, 13:00-15:30 eta 17:00-20:30), %40koak ordu lasaietan (9:30-13:00, 15:30-17:00 eta 20:30-22:30), lanegunetako ohiko zerbitzua erreferentzia hartuta. Portzentaje horiek bai autobus finkoetan eta erreserbakoetan bai errefortzukoetan aplikatuko dira.

Puntako ordutik ordu lasaira pasatzen den uneetan (9:30, 15:30 eta 20:30), autobusean doazen bidaiariei errespetatu egin beharko zaie zerbitzua, eta ibilbidea hurrengo burualderaino segitu beharko da oraindik jaisteko dagoen bidaiaririk izanez gero, eta eskatzen diren geldiuneetan gelditu; gero, autobusa hutsik geratutakoan, biltokira itzuliko da.

Gaueko sareak zerbitzu mugatua du berez, eta gehienetan 30 eta 60 minutu arteko pasatze tarteak ditu. Horregatik, gutxieneko zerbitzu gisa proposatu da gaueko linea bakoitzeko azken bidaia (joan-etorria) egitea, eguneko azken bidaiak eginen direla bermatzeko.

_Sanferminetarako proposamenari dagokionez, kontuan hartu da garai berezia dela eskualdeko hiri garraioan, eta ez duela parekorik urteko beste ezein garairekin. Egun horietan bisitari asko etortzen dira Iruñera, eta jende ugari joaten da hiriaren erdialdera auzoetatik eta Iruñerriko herrietatik; egoera hori larriagotu egiten da jendeak ez duelako garraiobide alternatiborik erdialdera iristeko, ibilgailu pribatuek murriztua baitute pasabidea.

Hala bada, lanuztea egiteko deialdiaren garai berezi honetan, erabiltzaileei eta gizarteari urteko beste garai batzuetan baino kalte handiagoa eginen baitzaie, justifikatuta dago beste data eta egoera batzuetako lanuzteetan konstituzionalki onartzen direnak baino zerbitzu gehiago ezartzea, STC 43/1990-en agertzen den moduan.

Iruñerriko Mankomunitateak, bere proposamena egiteko, beste hiri batzuetako festetan (Valentzian eta Zaragozan zehazki) hiriko garraioan lanuzteak izan direnean ezarri dituzten gutxieneko zerbitzuak aztertu ditu.

Zaragozan, Transportes Urbanos de Zaragoza, S.A. (TUZSA) enpresak 2003ko urriaren 6tik 12ra bitarte, Pilareko festetan, lanuzterako dei egin zuen. Zaragozako Udalak 2003ko urriaren 3an emandako Dekretuaren bidez %66ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren. Gutxieneko zerbitzu horien kontrako errekurtsoa jarri zuen Enpresa Batzordeak Aragoiko Auzitegi Nagusian, eta hark berretsi egin zituen ekainaren 23ko 540/2004 Epaiaren bidez.

Halaber, Empresa Municipal de Transportes de Valencia (EMT) izeneko enpresak Valentzian 2001. urtean deitutako lanuztea ere aztertu da: martxoaren 9, 14, 16 eta 18an izan zen (3:00etatik 6:00ak arte, 7:00etatik 10:00ak arte, eta 17:00etatik 20:00ak arte), eta martxoaren 19ko 24 orduetan, Fallak zirenean. Valentziako Generalitateko Ekonomia, Ogasun eta Enplegu Kontseilaritzak 2001eko martxoaren 6an emandako Ebazpenaren bidez, %50eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren martxoaren 9 eta 14ko aipatu orduetan (egun horietan ez ziren Falletako festak), eta %66koak, berriz, martxoaren 16 eta 18ko aipatu orduetan eta martxoaren 19rako 24 orduetan (Fallak zirenean).

Unión General de Trabajadores sindikatuaren Valentziako Garraio eta Telekomunikazioen Herrialdeko Federazioak errekurtsoa jarri zuen gutxieneko zerbitzuen kontra Valentziako Komunitateko Auzitegi Nagusian, eta hark berretsi egin zituen abenduaren 24ko 1943/2001 Epaiaren bidez.

Iruñerriko Mankomunitateak, gutxieneko zerbitzuen proposamena egiteko, kontuan izanik 2000-2006 aldian Sanferminetan eskariak izan duen bilakaera, 2007an izaten ahal den eskariaren kalkulua egin du eta, hortaz, erabaki du bi tarte desberdin daudela eskari mailaren arabera:

uztailaren 9tik 14ra, biak barne, eguneko batez besteko eskaria (176.000 bidaiari) lanegun batekoa baino %32 handiagoa baita (Zaragozako Pilareko festetako portzentajearen antzekoa); egun horietan %60ko gutxieneko zerbitzuak ezartzea proposatzen da, Zaragozan eta Valentzian ezarritakoa baino txikixeagoa, lanegun bateko puntako ordurako proposatutako mailarekin bat datorrena.

Uztailaren 6, 7 eta 8a, eguneko batez besteko eskaria (230.000 bidaiari) lanegun batekoa baino %71 handiagoa baita (Zaragozako Pilareko festetako portzentajea baina nabarmen handiagoa); egun horietan gutxieneko zerbitzuak ezartzeko lanegun bateko ordu lasaietarako proposatutako baliotik abiatu da (%40) eta aipatutako %71 gehitu, eta hortik %70eko gutxieneko zerbitzua ateratzen da.

Horrenbestez, uztailaren 6, 7 eta 8rako %70eko gutxieneko zerbitzuak ezarriko dira eta uztailaren 9tik 14ra, biak barne, %60koak, Sanferminetan ezarritako zerbitzua erreferentzia hartuta. Portzentaje horiek eguneko zerbitzuan (6:00-1:00) eta gauekoan (1:00-6:00) aplikatuko dira, bai autobus finkoetan eta erreserbakoetan bai errefortzukoetan.

Horrenbestez, kontuan harturik Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan xedatutakoa, martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluko 2. lerroaldea, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoaren 49.1.f) artikulua, Iruñerriko Mankomunitateak eta Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak egindako proposamenarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak emandako eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Autobuses La Montañesa, S.L.U."ko enpresako langileen batzordeak 2007ko uztailaren 3rako eta uztailaren 6tik 14ra bitarte, biak barne, lanuzterako eginiko deia dela-eta, gutxieneko zerbitzu hauek bete beharko dira:

_2007ko uztailaren 3an:

Eguneko sarea: %60ko gutxieneko zerbitzuak puntako orduetan (6:30-9:30, 13:00-15:30 eta 17:00-20:30), %40 ordu lasaietan (9:30-13:00, 15:30-17:00 eta 20:30-22:30), lanegunetako ohiko zerbitzua erreferentzia hartuta. Portzentaje horiek bai autobus finkoetan eta erreserbakoetan bai errefortzukoetan aplikatuko dira, Iruñerriko Mankomunitateak egin duen proposamenean zehaztutako zerbitzuaren arabera, foru agindu honen I. eranskinean ikus daitekeen moduan.

Gaueko sarea: gaueko linea bakoitzeko azken bidaia (joan-etorria) eginen da, eguneko azken bidaiak eginen direla bermatzeko.

_2007ko uztailaren 6tik 14ra bitarte (biak barne): %70eko gutxieneko zerbitzuak uztailaren 6, 7 eta 8rako, eta %60koak uztailaren 9tik 14ra, biak barne, Sanferminetan ezarritako zerbitzua erreferentzia hartuta. Portzentaje horiek eguneko zerbitzuan (6:00-1:00) eta gauekoan (1:00-6:00) aplikatuko dira, bai autobus finkoetan eta erreserbakoetan bai errefortzukoetan, Iruñerriko Mankomunitateak egin duen proposamenean zehaztutako zerbitzuaren arabera, foru agindu honen II. eranskinean ikus daitekeen moduan.

2. Zerbitzu horiek guztiak egiteko beharrezkoak diren langileek jardunean egon beharko dute.

3. Aurreko ataletan xedaturikoak ez die inolako mugarik jarriko lanuztea arautzen duen legeriak langileendako onartzen dituen eskubideei.

4. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak foru agindu honetan ezarritako gutxieneko zerbitzuak betetzeari buruzko informazioa eskatzen ahal die agindu honek ukitzen dituen zerbitzuen arduradunei.

5. Foru agindu hau eta eranskinak jakinaraztea "Autobuses La Montañesa, S.L.U." enpresako langileen batzordeari, "Autobuses La Montañesa, S.L.U." enpresari eta Iruñerriko Mankomunitateari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

6. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

7. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari igorria, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2007ko ekainaren 26an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

I. ERANSKINA

2007ko lanuzterako gutxieneko zerbitzuak. 2007ko uztailaren 3a

LANEGUNETAKO ZERBITZUAOrdu lasaietako gutxieneko zerbitzua: %40 Puntako orduetako gutxieneko zerbitzua: %60

(9:30-13:00; 15:30-17:00; 20:30-22:30) (6:30-9:30; 13:00-15:30; 17:00-20:30)

LINEA

L-1 4 20 80 1 60 60 1 60 60

L-2 6 10 50 -60 2 30 60 4 15 60

L-3 7 10 70 4 20 80 6 12 72

L-4 17 6 102 7 15 105 10 10 100

L-5 4 15 60 1 60 60 2 30 60

L-6 4 15 60 1 60 60 2 30 60

L-7 10 10 100 5 20 100 6 15 90

L-8 4 12 48 1 45 45 3 20 60

L-9 5 12 60 2 30 60 3 20 60

L-10 2 30 60 1 60 60 1 60 60

L-11 4 15 60 1 60 60 2 30 60

L-12 7 10 70 3 20 60 5 15 75

L-13 1 60 60 0 0 0 1 60 60

L-14 2 15 30 1 30 30 1 30 30

L-15 5 12 60 2 30 60 3 20 60

L-16 9 12 108 3 30 90 5 20 100

L-17 1,5 30 45 1 60 60 1 60 60

L-18 2 20 40 1 40 40 1 40 40

L-19 5 15 75 2 30 60 3 20 60

L-20 1,5 30 45 1 60 60 1 60 60

L-21 2 30 60 1 60 60 1 60 60

Erreserbak 2 1 1

Guztira 105 42 63

%100 %40 %60

Errefortzuak 10 0 6

II. ERANSKINA

2007ko lanuzterako gutxieneko zerbitzuak. Sanferminetako eguneko zerbitzua (uztailaren 6tik 14ra)

EGUNEKO ZERBITZUA (SF)Gutxieneko zerbitzua: %70 Gutxieneko zerbitzua: %60

06:00-01:00 Uztailaren 6tik 8ra Uztailaren 9tik 14ra

LINEA

L-1 2 30 60 1 60 60 1 60 60

L-2 4 10 40 3 15 45 3 15 45

L-3 7 10 70 5 12 60 4 15 60

L-4 17 6 102 10 10 100 10 10 100

L-5a 3 10 30 2 15 30 2 15 30

L-5b 2 15 30 2 15 30 1 30 30

L-6a 2 15 30 2 15 30 2 15 30

L-6b 2 15 30 2 15 30 2 15 30

L-7 6 15 90 3 30 90 3 30 90

L-8 4 12 48 3 15 45 2 24 48

L-9 4 12 48 3 15 45 2 24 48

L-10 2 30 60 2 30 60 1 60 60

L-11 2 15 30 1 30 30 1 30 30

L-12 7 10 70 5 15 75 4 20 80

L-13 1 60 60 1 60 60 1 60 60

L-14 2 15 30 1 30 30 1 30 30

L-15 5 12 60 4 15 60 3 20 60

L-16a 4 12 48 4 12 48 3 20 60

L-16b 4 15 60 3 20 60 2 30 60

L-17 1 2/3 30 50 1 60 60 1 60 60

L-18 1 40 40 1 40 40 1 40 40

L-19 3 20 60 2 30 60 2 30 60

L-20 1 1/3 30 40 1 60 60 1 60 60

L-21 2 30 60 1 60 60 1 60 60

Erreserbak 2 1 1

Guztira 91 64 55

%100 %70 %60

Errefortzuak 25 18 Uztailaren 7a eta 8a 15 Uztailaren 9tik 14ra

Erref. 6/7 40 28 Uztailaren 6a 15 Uztailaren 9tik 14ra

2007ko lanuzterako gutxieneko zerbitzuak. Sanferminetako gaueko zerbitzua (uztailaren 6tik 14ra)

GAUEKO ZERBITZUA (SF)Gutxieneko zerbitzua: %70 Gutxieneko zerbitzua: %60

01:00-06:00 Uztailaren 6tik 8ra Uztailaren 9tik 15era

LINEA

L-1 1 60 60 1 60 60 1 60 60

L-2 1 40 40 1 40 40 1 40 40

L-3 5 12 60 2 30 60 2 30 60

L-4 10 10 100 7 15 105 5 20 100

L-5a 1 60 60 1 60 60 1 60 60

L-6a 1 60 60 1 60 60 1 60 60

L-6b 1 60 60 1 60 60 1 60 60

L-8 1 40 40 1 40 40 1 40 40

L-9 1 40 40 1 40 40 1 40 40

L-10 1 60 60 1 60 60 1 60 60

L-11 2 10 20 1 20 20 1 20 20

L-12 3 20 60 2 30 60 1 60 60

L-14 1 60 60 1 60 60 1 60 60

L-15 3 20 60 2 30 60 1 60 60

L-16a 3 15 45 1 45 45 1 45 45

L-16b 2 30 60 1 60 60 1 60 60

L-17 1 60 60 1 60 60 1 60 60

L-18 1 60 60 1 60 60 1 60 60

L-20 1 60 60 1 60 60 1 60 60

Erreserbak 2 1 1

Guztira 42 29 25

%100 %69,05 %59,52

Errefortzuak 5 4 Uztailaren 6tik 8ra 3 Uztailaren 9tik 15era

Iragarkiaren kodea: F0710464