69. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERA

Lur-trukatzearen proposamena bertan behera uzteko espedientea hastea

Berako Udaleko alkateak 2007ko maiatzaren 14ean onetsitako ebazpenaren bitartez, ondoko erabakia hartu zuen:

1. Bere garaian Laminaciones de Lesaca, S.A.rekin adostu zen lur-trukatzearen proposamena baina gauzatu eta formalizatu ez zena bertan behera uzteko espedientea hastea.

2. María Jesús Aguirreri eta bidearekiko mugakideei 15 egun balioduneko epea ematea bere eskubideen alde jotzeko bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

3. Espediente hau, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki taulan aurrez iragarrita, hogei egun balioduneko epean jendaurrean egotea herritarrek eta interesdunek azter dezaten eta nahi dituzten alegazioak egin ditzaten.

4. Erabaki hau eskatzailearen eta gainontzeko interesdunei bidaltzea.

Beran, 2007ko maiatzaren 21ean._Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0708610