69. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR

Hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2007ko apirilaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea lagapen eta kudeaketako hirigintza hitzarmena, Udalak berak sustatua, hain zuzen ere Zizur Txikiko katastroko 84. lurzatiaren eremuan (D-29 exekuzio unitatea).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 24 eta 26. artikuluetan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkarietan paratu ondoan, hogei eguneko epean (iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita), aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Gazolatzen, 2007ko apirilaren 26an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0707226