69. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

61/2007 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Osasun kontseilariak emana, José Luis Sebastián Labayen jauna, Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea, kargutik kentzen kargutik kendu eta emandako zerbitzuak eskertzen dizkiona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuaren 54.2 artikuluak xedatzen du Osasun kontseilariak izendatuko eta kenduko dituela kargutik zuzendari eta zuzendariordeak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta,

AGINDU DUT:

1. José Luis Sebastián Labayen jauna, Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea, kargutik kendu eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, 2007eko maiatzaren 11an._Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F0708060