69. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERROIBAR

Jaiotzaren diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2007ko maiatzaren 2ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Jaiotzaren diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Erron, 2007ko maiatzaren 2an._Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0707588