69. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak apirilaren 16an emandako 106/2007 Foru aginduarena. Foru agindu horren bidez, produktu fitosanitarioen eta bestelako pestiziden erabilerari buruzko datuak erregistratzeko fitxaren eredua ezarri zen.

Ikusirik Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak apirilaren 16an eman eta maiatzaren 23ko 64. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako 106/2007 Foru Aginduan akats bat egin zela, hutsegite hori zuzentzen da ondotik agertzen den eranskina argitaratuz. Foru agindu horren bidez produktu fitosanitarioen eta bestelako pestiziden erabilerari buruzko datuak erregistratzeko fitxaren eredua ezarri zen.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 23an._Idazkari tekniko nagusia, Miguel Angel Pérez García.

I. ERANSKINA

Produktu fitosanitarioen eta bestelako pestiziden erabilerari buruzko kontrol fitxa

USTIATEGIAREN DATUEN ERREGISTROA

(Otsailaren 9ko APA/326/2007 Agindua aplikatuz)

USTIATEGIKO TITULARRAREN DATUAK

Ustiategiaren erregistro zenbakia .........................., IFZ/IFK

Izen-abizenak edo sozietate-izena

Helbidea

Herria ......................., P.K. ................., Probintzia

Telefonoa ..................., e-posta ..........................

Elikagaien erabiltzaile-txartelik badu? (X batez adierazi bidezko dena).

f BAI f EZ

Oharrak:

Oharra._Nekazaritza kanpaina bakoitza bukatzen denetik bi urtez gorde beharko dira idazpenen egiaztagiriak, konparazio batera:

_Produktu fitosanitarioen erosketa fakturak.

_Tratamendu enpresekin egindako kontratuak.

_Analisien buletinak.

_Uzta utzi izanaren albaranak edo salmenten fakturak.

Ustiategia osatzen duten lurzatien zerrenda eskura eduki beharko dute, SIGPAC delako sistemaren arabera identifikatuak.

Ustiategiaren erregistro zenbakirik ez badute: ustiategiko titularraren identifikazio fiskalaren zenbakiaren agiria.

.....................(e)n, 200...(e)ko ................aren ....(e)an.

Ustiategiaren izenean

Sinadura:

NANa

UZTA MERKATURATZEAREN GAINEKO FITXA

Ustiategiaren izenean

Sinadura:

PRODUKTU FITOSANITARIOEN ERABILERAREN GAINEKO FITXA

(1) Alorra (ha); Uzta (t); Lokala (m³); Garraio bidea (m³).

(2) Tratamendua norberak egin ez badu, adierazi aplikatzailearen izena edo sozietate-izena.

Ustiategiaren izenean

Sinadura:

Iragarkiaren kodea: F0708597