18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GARRALDA

Aurrekontuko aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2006ko 155. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 27an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi da, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

1._Kreditu gehikuntza.

Kontusaila: 1-011-310._"Nafarroako Kutxako maileguaren korrituen ordainketa", zenbatekoa: 2.500 euro.

Kontusaila: 1-531-69001._"Zurzetako bidea hobetzeko inbertsioa", zenbatekoa: 101.400 euro.

Finantzabidea:

Kontusaila: 1-751-62203._"Parke etnografikorako inbertsioa", zenbatekoa: 103.900 euro.

Garraldan, 2007ko urtarrilaren 17an. _Alkatea, Alejandro Belzunce Lerindegui.

Iragarkiaren kodea: L0700881