18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BIDAURRETA

Bidaurretako Arau Subsidiarioetako 1. sektoreko bi hiri lurzati enkantean

Bidaurretako Udalak, 2006ko abenduaren 19ko bilkuran, erabaki zuen ondareko ondasun hauek enkante publikoan saltzea:

_P.4 lurzatia (banandua), 179,65 m² dituena. Hasierako prezioa: 31.506,97 euro (BEZa kanpo). Enkantean parte hartzeko fiantza: 650,00 euro.

_P.4 lurzatia (jatorrizkoa), 157,82 m² dituena. Hasierako prezioa: 27.676,89 euro (BEZa kanpo). Enkantean parte hartzeko fiantza: 550,00 euro.

BEZa, %16, enkanteko errematearen gainean aplikatuko da eta esleipen-hartzailearen bizkar izanen da.

Enkantea Bidaurretako Udalaren osoko bilkuren aretoan eginen da, 2007ko martxoaren 10ean, 12:30ean. Ahozko posturak eginen dira eta sesteoa izanen da.

Baldintzak Bidaurretako eta Etxauriko idazkaritzan daude ikusgai.

Lehiaketan parte hartzeko fiantzak Bidaurretako Udaletxean aurkeztuko dira, bulego orduetan, eta enkantea egiten den unera arte onartuko dira.

Bidaurretan, 2007ko urtarrilaren 24an._Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L0701539