18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Deialdia, kudeaketa ekonomiko-finantzariorako organoko arduradun izateko lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko. Aurkeztutako izangaien behin betiko zerrenda

Iruñeko Udaleko Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen, 2007ko urtarrilaren 29an:

"Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko azaroaren 28an hartu erabakiaren bidez, eskabideak aurkezteko beste epe bat eman zen, 15 egun naturalekoa, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen zenetik aitzina. Gainera, egin gabe zauden jarduketak bertan behera utzi ziren; bereziki Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak 2006ko azaroaren 2an emandako ebazpenak, 2006ko azaroaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuak.

Erabaki hori 2006ko 151. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 18an.

Eskabideak aurkezteko epe berria bukatu ondoren, bidezko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea; izan ere, ez da beste izangairik aurkeztu eta ez dago izangai bazterturik.

Orobat, bidezko da epamahaiaren behin betiko osaera finkatzea eta lehiaketako lanpostuaren gaineko txostena aurkezteko epea adieraztea.

Horiek horrela, ondokoa ebatzi dut:

1. Iruñeko Udaleko kudeaketa ekonomiko-finantzariorako organoko arduradun izateko lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda onestea. Hona hemen:

ECHEVERRIA CERDAN, JOSE ANTONIO

GONZALES DE SAN ROMAN GONZALEZ DE SAN ROMAN, MARIA JESUS

2. Epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea, honela:

Mahaiburua: José Iribas Sánchez de Boado jauna, Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako zinegotzi delegatua.

Ordezkoa: Juan José Unzue Gaztelu, Funtzio Publikoaren zinegotzi berezia.

Mahaikidea: Iñigo Huarte Huarte jauna, Ekonomiako Alorreko zuzendaria.

Ordezkoa: Consuelo Arraiza Antón, kontu-hartzaile delegatua.

Mahaikidea: Julio Sucunza Azcona jauna, Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria.

Ordezkoa: Ana Gongora Urzaiz andrea, Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorreko idazkari teknikoa.

Mahaikidea: Joseba Otano Villanueva jauna, Langileri Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Txema Odériz Azcona, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Mahaikide idazkaria: Nuria Larrayoz Ilundain andrea, Ekonomiako Alorreko idazkari teknikoa.

Ordezkoa: María Pilar Muñoz Soria andrea, Hirigintza eta Etxebizitzako Alorreko idazkari teknikoa.

3. 2007ko martxoaren 12an bukatuko da epea: deialdiko 8 d) oinarrian adierazitako lan-txostena aurkezteko epea."

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 29an._Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0701762