18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARANO

Hautetsien dedikazio eta lansariak

Aranoko Udalak, 2006ko abenduaren 21ean egindako osoko biilkuran, honako hau erabaki zuen:

"Kontuan izanik toki entitateetako kideen dedikazio eta ordainsariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 75. artikuluan xedatua, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 13. artikuluarekin bat eginez

Udalak 2003ko abenduaren 11ko osoko bilkuran hartutako erabakiak, 2004rako alkatearen dedikazio eta ordainsarien araubidea arautzen du. Bertan esaten da, 2003ko abenduaren 11ko erabakia urtero berretsi eta eguneratuko dela.

Udalbatzak aho batez erabaki du:

1. Aranoko Udalaren alkate udalburuaren dedikazio eta ordaisariak arautzen dituen 2003ko erabakia baldintza berdinetan berrestea, 2007an aplikatua izan dadin

2. 2007ko ordainsaria eguneratzea dagokion KPIren arabera

3.Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarki hau argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aranon, 2006ko abenduaren 21ean. Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: L0701149