18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1387/2006 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Santo Tomás" ikastetxe pribatu itunduaren baimena aldatzen duena, titularra aldatu baita.

María Luz Ortigosa Gambra andreak, "Dominicas de la Enseñanza de la Inmaculada Concepción" izeneko kongregazioaren izenean, Iruñeko "Santo Tomás" ikastetxe pribatu itunduaren titularra baita, eta María Josepa Tomás Veciana eta María Jerusalén Berástegui Jimeno andreek, "Dominiques de L'ensenyament" Irakaskuntza Fundazio Pribatuaren izenean, titulartasuna hartu duen entitatea baita, ikastetxearen titularra aldatzeko baimenaren eskaera aurkeztu dute. Eskaera hori dela eta instruituriko espedientea ikusirik.

Ikusirik uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretua, araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak Nafarroako Foru Komunitatean emateko baimena izateko prozedura ezartzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko "Santo Tomás" ikastetxe pribatu itunduaren (31004731 kodea duenaren) baimena aldatzen da, titularra aldatu baita. 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera, "Dominicas de la Enseñanza de la Inmaculada Concepción" kongregazioa izan beharrean "Dominiques de L'ensenyament" Irakaskuntza Fundazio Pribatua (G-63608467 IFZ duena) izanen da.

2. Titular berriak subrogatuak izango ditu indarra duen legerian ezarritako eskubide, betebehar eta kargak, ikastetxeak bere gain hartuak, eta, bereziki, ikastetxe itundua izatetik datozkionak.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

5. Ebazpen hau igortzea ikastetxeko titularrei (lehengoari eta oraingoari); Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Informazioa Kudeatzeko Bulegora, Hezkuntza Itunen Bulegora, Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegora eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora.

Iruñean, 2006ko abenduaren 20an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0620459