18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, 2007ko urtarrilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak hartua, 2007rako etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei aplikatzen ahal zaizkien moduluak ezartzen dituena.

Nafarroan etxebizitzari babes publikoa emateari buruzko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legeko 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio etxebizitza babestuak eta haien eranskinak saldu edo errentan emateko gehieneko prezioak ezartzea. Prezio horiek finkatzeko kontuan hartzen dira aipatu foru legearen bigarren xedapen gehigarrian zehazten diren modulu ponderatuak eta ponderatu gabeak. Horiek erregelamendu bidez kalkulatzen dira, irailaren 30eko 204/2002 Foru Dekretuan ezarritako formula erabiliz.

Formula hori aplikatuz, 2007an Nafarroako etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei aplikatuko zaizkien moduluak zehaztu dira; horrela jaso nahi da etxebizitzen eraikuntzaren sektorean kostuek izan duten bilakaera.

Hori horrela, Nafarroako Gobernuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. 2007an Nafarroako etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei aplikatuko zaien modulu ponderatua hau da: 1089,84 euro metro karratu erabilgarriko.

2. 2007an Nafarroako etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei aplikatuko zaien modulu ponderatua hau da: 1.042,92 euro metro karratu erabilgarriko.

3. Erabaki honek 2007ko urtarrilaren 1etik aurera izanen ditu ondorioak.

4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta adieraztea erabaki honek administrazio bideari bukaera ematen diola eta, aukeran, hauetako errekurtsoren bat jar daitekeela:

_Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, hau argitaratu eta, biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Dena den, administrazio publikoek aurretiko errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 22an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0701349