18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Infolocal-ekin egin hitzarmena

Ultzamako Udalak, 2006ko abenduaren 28an egin bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen. Hona hemen testu osoa:

13. Infolocal-ekin egin hitzarmena onestea eta sinatzeko ahalmena ematea.

Kudeaketako gomendio hitzarmen bat badago, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuarekin egina, udal zerbitzuak erabiltzeko txartelen sistema ezartzeko Nafarroako toki entitateetan, Infolocal proiektuaren barruan. Hitzarmeneko agiriak ikusirik.

Ondokoa erabaki da bertaratutako guztiak ados egonik,

1._Onestea Kudeaketako gomendio hitzarmena, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuarekin egina, udal zerbitzuak erabiltzeko txartelen sistema ezartzeko Nafarroako toki entitateetan, Infolocal proiektuaren barruan.

2._Francisco Pérez Arregui alkateari ahalmena ematea, hori sinatzeko eta kudeatzeko behar diren eginkizun guztiak egin ditzan.

3._Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Larraintzarren (Ultzama), 2007ko urtarrilaren 12an._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0700935