18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AZKOIEN

"La Torre" E-3 sektoreko birzatiketa. Behin betiko onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen, 2007ko urtarrilaren 15ean:

1._Behin betiko onestea "La Torre" E-3 sektoreko birzatiketa proiektua, J. F. García Barriosek prestatua eta Urzainqui Francoy, S.L. eta Promociones Río Linares, S.L. enpresen aldi baterako batasunak sustatua.

2._Cascajo bazkalekuaren zatia izatearen karga deuseztatu egin da, planeamenduarekin bateraezina delako, baina ez da kalte-ordainik izanen; izan ere, Udal honen iritziz, lurzatia ez dago Cascajo bazkalekuaren barruan eta, barruan egonda ere, ez zuen inolako aprobetxamendurik ukitutako lurzatian.

3._Onespenaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4._Jabeei eta alegazio egileari jakinaraztea.

5._Agiria Tafallako Jabetza Erregistroan inskribatuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigantzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 151.4 artikuluan xedatuarekin bat.

6._Foru Lege horretako 151, 152 eta 153. artikuluetan zehaztutako ondorioak izanen ditu erabaki honek.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Azkoienen, 2007ko urtarrilaren 17an._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0700902