18. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BURGI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Burgiko Udalak, 2006ko abenduaren 19an egindako bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Udal Planeko AA32 jarduketa eremuaren parte bateko xehetasun azterlana, 221 lurzatiaren barrenean, María Teresa Petroch Glaría andreak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Burgin, 2007ko urtarrilaren 11n._Alkatea, Manuel Sanz Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L0700665