II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
LESAKA
Tokiko Gobernu Batzarra. Eraketa eta funtzionamendua
2007ko abuztuaren 17an, Lesakako alkateak ebazpen hau eman zuen, besteak beste:
Udalak, 2007ko uztailaren 20ko osoko bilkuran Gobernu Batzordea eratzea erabaki zuen. 57/2003 Legean ezarritakoarekin bat, organo hori Tokiko Gobernu Batzarra deitzen da gaur egun. Horregatik
ebatzi dut:
1._Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea hiru alkateordeak: Deñe Abuin, Juan Fermín Michelena eta Juan Carlos Ayala zinegotziak.
2._Bilkura arruntak hamabostero astelehenetan egitea arratsaldeko zortzietan, onetsitako egutegiarekin bat.
3._Tokiko Gobernu Batzarra apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako alkatetzaren eskurantza hauetarako eskuordetzea, apirilaren 21eko 11/1999 Legean emandako idazketaren arabera:
_Enplegu publikoari eta udal langileei buruz g) atalean arautua dagoena.
_Planeamenduari buruz j) atalean arautua dagoena.
_Beste alde batetik, Hirigintza Batzordeko buruak egokitzat jotzen dituen obretarako proiektuak eta baimenak eguneko aztergaietan sartzeko eskatzen ahalko du.
4._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta haren berri ematea Tokiko Gobernu Batzarreko kideei.
Lesakan, 2007ko abuztuaren 20an._Alkatea, Koldo Aingeru Erquicia Ochoteco.
Iragarkiaren kodea: L0712950