107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

IRAGARKIA

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 29ko 1398/2006 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko 19 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen (2006ko ekainaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 74. zenbakian). Lanpostu horietako 10 lanaldi partzialeko kontratupeko lan araubidean aritzeko dira.

Beatriz Lacalle Ustárroz andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdi horretako epaimahaiak oposizioko hirugarren ariketan emandako emaitzen aurka. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkez ditzaten Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2007ko uztailaren 24an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0711963