91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

TORRES DEL RIO

2006ko ekitaldiko plantilla organikoa onetsita

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta honekin bat datorren legerian agindutakoa betez, Torres del Rioko Udalak, 2006ko ekainaren 7an egin osoko bilkuran, 2006ko ekitaldiko plantilla organikoa onestea erabaki zuen aho batez. Hona hemen:

Araubide administratiboko langileak

Ana Barbarin Jiménez. Idazkaria; maila: A. Lanpostuko osagarria: %20 . Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Antzinatasuna: 1988ko abuztuaren 16a. Armañantzasko eta Elizagorriko Udalekin partekatua.

Lanaldi partzialeko lan-kontratudunak (11 ordu eta 20 minutu).

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatu bat. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 236 eta 202 artikuluetan xedatutakoari jarraituz, jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar eta interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Torres del Ríon, 2006ko ekainaren 29an._Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L0611673