91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

RIBAFORADA

Aldaketa xehekatuaren behin betiko onespena

Ribaforadako Udalak, 2006ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, behin iraganik jendaurreko aldia, 64. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean maiatzaren 29an, eta prentsan maiatzaren 30ean, aho batez erabaki du behin betikoz onestea Udal Planeko aldaketa xehekatua, Udalak berak sustatua. Horren arabera "eremu homogeneo orotan lurzatiak banandu edo zatitu ahalko dira, udal lizentziarekin, eta gutxienez, 100 metro karratuko azalera eta fatxadan 7 metroko luzera badute".

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Ribaforadan, 2006ko uztailaren 6an._Alkate udalburua, José A. Villafranca.

Iragarkiaren kodea: L0611831