76. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ODIETA

2006ko plantilla organikoa hasiera batean onetsirik

Odietako Udalak 2006ko plantilla organikoa onetsi zuen, hasiera batean, 2006ko maiatzaren 23an egin osoko bilkuran.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Odietan, 2006ko maiatzaren 23an._Alkate udalburua, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L0609390