33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

MIRANDA ARGA

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, zerbitzu anitzetako ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

Alkatetzaren 2005eko apirilaren 15eko ebazpenaren bidez onetsi zen zerbitzu anitzetako ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori 2005eko 63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 27an.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamazioak aurkezteko epea bukatu denez (zerrenda 2006ko 18. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 10ean), bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, eranskinean heldu baita, eta oposizioaldia hasteko eguna finkatzea.

Oposizioaldia hasteko tokia, eguna eta ordua:

Izangaiek Miranda Argako Udaletxera agertu beharko dute 2006ko martxoaren 24an, ortzirala, goizeko 8:30etan, Nortasun Agiri Nazionalarekin. Handik Monte Bajo udal finkara joan beharko dute.

Hautapenaldiko lehenbiziko ariketa goizeko bederatzietan (9:00) hasiko da, 2006ko martxoaren 24an, ortzirala, Monte Bajo izeneko udal finkan (finka hori Monte Bajo aldera jotzeko bidearen bukaeran dago, eta Miranda Argatik Lerinera doan errepideko 1. kilometroan hartu behar da, ezkerraldera eginda.

Miranda Argan, 2006ko martxoaren 9an._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

E R A N S K I N A

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ESTEBAN ALDAVE, ANTONIO

IBAÑEZ LOPEZ, FRANCISCO

ONECA APELLANIZ, JOSE IGNACIO

VICENTE ZABALETA, IGNACIO

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L0604177