33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VALTIERRA

Behin betikoz onetsirik 2006ko ekitaldirako tasa, tarifa eta prezio publikoen aldaketa

2006ko tarifen aldaketa 2005eko azaroaren 18an onetsi zen hasiera batez eta 2006ko 3. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, urtarrilaren 6an. Jendaurreko epea alegazio, kexa edo oharrik gabe iragan denez, behin betiko onespena iragartzen da, 6/2006 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

ZERGAK

Karga-tasa hauek ezartzea 2006rako:

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,416.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,800.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga.

Tarifak: instrukzioa.

Udalaren errekargua: 1,40.

Lurren balio igoeraren gaineko zerga:

Gaurkotzeko koefizientea: % 2,90.

Karga-tasa: % 14.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 4,50.

2006KO TASAK

Obra lizentzien tasa

Obra berriak: aurrekontuaren % 0,5.

Obra tikiak edo zaharberritzeak. Orokorrean: aurrekontuaren % 0,5. 210,35 euro baino gutiagoko obrak: 12 euro, gutienez.

Galtzada okupatzea: % 20 obra lizentziaren gainean.

Eraisteko lizentzia: obrak bezala.

Edateko uraren horniduraren tasak

Hornidura sarera hartunea paratzeko kuota: 122,00 euro.

Eskuragarritasunaren kuota: 4,60 euro/hiruhilek.

Etxeko kontsumoa: 0,64 euro/m³.

Industriako kontsumoa: 0,40 euro/m³.

Estolderiaren tasa

Saneamendu sarera lotzeko kuota: 36,40 euro.

Kuota: 6,34 euro/hiruhilek.

Merkatu tikietan lurzorua okupatzeko tasa

Saltoki bakoitzeko: 11,00 euro/eguna.

Eremu publikoa pasabideekin okupatzeko tasa

Prezioa pasabide bakoitzeko: 68 euro/ml. 180,30 euro, gutienez.

Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak

Egiaztagiriak: 3,00 euro bakoitza.

G.O.K.A. espedienteak tramitatzea: 43 euro bakoitza + Namainsako teknikarien ordainsariak.

Konpultsak:

Inprimaki batenak: 0,95 euro.

2 inprimakirenak: 1,90 euro.

3 inprimakirenak: 2,80 euro.

3-10 inprimakirenak: 4,20 euro.

10 inprimaki baino gehiago: 0,25 euro bakoitza.

Fotokopiak: 0,25 euro bakoitza.

Lizentzia fiskalaren aldaketak: 14,00 euro espediente bakoitza.

Ikuskapenak: 44 euro + Namainsako teknikarien ordainsariak.

Zoruko aprobetxamendu berezien tasak, ostatuetan terrazak paratzeagatik

Zoruko aprobetxamendu bereziak:

Mahaiak eta kadirak, erdialdeko ostatuetan: 200,00 euro.

Mahaiak eta kadirak, alderriko ostatuetan: 100,00 euro.

Tasa, bestetako programan iragarkiak paratzeko zerbitzua erabiltzeagatik

Orrialde osoa: 68,00 euro.

Kanpoko kontrazala: 245,00 euro.

Barneko kontrazala: 130,00 euro.

Orrialde erdia: 48,00 euro.

Agiri baten ondoko orrialdea: 95,00 euro.

Iragarkia, koloretako argazkia duena: 95 euro + klixea.

Erdiko orrialdeak: 250,00 euro.

Udal zinema erabiltzeko tasak

Saio arrunterako sarrerak: 4,50 euro.

Haurrendako saiorako sarrerak: 3,00 euro.

Kiroldegia erabiltzeko tasak

_Banakoendako:

18 urtetik goitikoak: 55,00 euro.

18 urtetik beheitikoak: 45,00 euro.

Pentsiodunak: 28,00 euro.

_Familiendako:

Bi kidekoak: 72,00 euro.

Hiru kidekoak: 84,00 euro.

Lau kidekoak: 96,00 euro.

Bost kidekoak: 108,00 euro.

**12 euro kide bakoitzeko.

_Sarrerak:

Banakoendako: 4,00 euro/eguna.

Pista alokatzeko: 18,00 euro/ordua.

Tasak, Televaltierrako publizitate zerbitzua erabiltzeagatik

_Teletestua:

Publizitatea urte osoan (abuztuan izan ezik): 48,00 euro.

Publizitatea abuztuan, urte osoko iragarleendako: 16,00 euro.

Publizitatea abuztuan, urte osoko iragarle ez direnendako: 60,00 euro.

Nohizbehinkako publizitatea urtean zehar _10 egun_ (abuztuan izan ezik): 10,00 euro.

Aldaketak irargarkia emititzen ari den bitartean, 2,00 euro aldaketa bakoitzeko.

Partikularren iragarkiak edo antolatu gabeko taldeenak (galerak, erosketak, bilaketak, e.a.): euro bat/iragarkia, 15 egunez.

_Irudia:

Programa edo emanaldien babesa, iragarkia emanaldiaren hasieran, tartean eta bukaeran agertuz (abuztuan izan ezik): 15,00 euro.

Urteko erreportajeen kopiak grabatzea (VHS zinta eta DVDa kanpo. Azken herriko bestetakoak ez dira grabatuko harik eta 18 hilabete, gutienez, igaro arte eta behar den mementoan finkatuko den prezioan salduko dira): 5,00 euro grabazio ordu bakoitzeko (gutieneko kostua: ordubete).

Tasa Musika Eskolan izena emateagatik

Hilabeteko kuota (2005/2006 irakasturtea): 21,34 euro hilean.

Herrilurretako aprobetxamenduen saria

Herrilurretako aprobetxamenduak:

Lehorreko lurzatia: ordenantza berriaren arauketa.

Ureztalurreko lurzatia: ordenantza berriaren arauketa.

La Quemada: 2005. urteko saria + KPI.

Valtierran, 2006ko otsailaren 16an._Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L0603101