33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TAFALLA

Alkatetzaren dekretua, Datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuak arautzen dituena

Udalean badira zenbait datu-base euskarri informatikoan, datu per- tsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari aintzatesten dion autonomiaren eta bere burua antolatzeko gaitasunaren eremuan ari naizela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko eman zaizkidan eskurantzak erabiliz.

Alkatetzaren 1/2006 dekretua.

1. Udalak ondoko fitxategi automatizatu hauek ditu datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko, dekretu honen bidez indarrean jartzen baitira:

_Pertsonen fitxategi orokorra.

_Udalerriko Biztanleen Errolda.

_Kalez kaleko saltzaileak.

_Udal organoak eta batzordeak.

_Jarduera sozio-kulturalak.

_Ezkontza eta elkartze zibilak.

_Nominak eta pentsioak.

_Espedienteak.

Eta honako fitxategi hauei baja eman zaie:

_Zirkulazioa.

_Fiskalak.

_Dirubilketa.

_P.M.H

_Erregistroa.

_Katastroa.

2. Pertsonen fitxategi orokorra indarrean jartzen da.

Hona hemen fitxategi automatizatu horren deskripzioa.

a) Xedea eta erabilerak.

Pertsonen fitxategi automatizatu orokorrak helburua du haien gaineko informazioa bidaltzea entitate honen eskumeneko prozedura guztietara, bertzeak bertze hauetara: tributuen eta dirubilketaren kudeaketa, kudeaketa ekonomiko eta kontabilitatekoa, zergen kudeaketa, landalurren nahiz hirilurren katastroen kudeaketa, administrazio prozedurak eta agirien sarrera eta irteeren erregistroa.

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Pertsonen fitxategi orokorrean erakunde honekin administrazio harremanak dituzten pertsona guztiak, erroldatuak zein erroldatu gabeak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Datuak hauen bidez biltzen dira: interesatuak berak, haien ordezkariak, erregistro publikoak eta beste administrazio publikoak.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Pertsonen fitxategi orokorrean datu pertsonal hauek biltzen dira:

_N.A.N. edo I.F.K.

_Izen-deiturak.

_Helbidea (postakoa nahiz elektronikoa).

_Telefonoa.

_Faxa.

_Banku-helbideratzearen datuak.

e) Datuen lagapenak.

Pertsonen fitxategi orokorraren kudeaketari lotuak.

_Nafarroako Gobernuko organo arduradunari eta gainerako administrazio publikoei, beren eskumenak gauzatzeko.

_Derrigorrezko Dirubilketaren agentziari, kobratzeko.

_Banketxeei, kobratzeko.

_Mairagako Ur Mankomunitateari, uraren kudeaketarako udalerrian.

f) Fitxategiaren ardura duen organoa.

Udalak du fitxategi automatizatuen gaineko ardura zuzena.

g) Sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, bertan behera uzteko eta kontra egiteko eskubideak.

Sarbidea izateko, aldaketa egiteko eta bertan behera uzteko eskubideak entitate honen bulegoetan erabil daitezke.

h) Segurtasun neurriak.

Pertsonen fitxategi orokorra oinarrizko mailakotzat jotzen da.

3. Biztanleen udal erroldaren fitxategia indarrean jartzen da.

Hona hemen fitxategi automatizatu horren deskripzioa.

a) Xedea eta erabilerak.

Udalerriko biztanleen erroldaren fitxategi automatizatuaren helburua da entitate honetan erroldaturiko pertsonei buruzko informazioa ematea, errolda kudeatu ahal izateko eta estatistika publikoa egiteko.

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Biztanleen udal erroldan agertzen dira entitate honen udalerrian erroldaturik dauden edo egon diren pertsona guztiak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Datuak hauen bidez biltzen dira: interesatuak berak, haien ordezkariak, erregistro publikoak eta beste administrazio publikoak.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Biztanleen udal erroldan datu pertsonal hauek biltzen dira:

_N.A.N.

_Izen-deiturak.

_Helbidea.

_Jaioteguna.

_Jaiolekua.

_Sexua.

_Nazionalitatea.

_Titulazioak.

e) Datuen lagapenak.

Biztanleen udal erroldaren kudeaketari lotuak.

_Estatistikaren Nazio Erakundeari, hauteskunde errolda egiteko.

_Estatistikaren Nazio Erakundeari eta beste toki administrazio batzuei, Biztanleen Erregistro Irekia kudeatzeko.

f) Fitxategiaren ardura duen organoa.

Udalak du fitxategi automatizatuen gaineko ardura zuzena.

g) Sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, bertan behera uzteko eta kontra egiteko eskubideak.

Sarbidea izateko, aldaketa egiteko eta bertan behera uzteko eskubideak entitate honen bulegoetan erabil daitezke.

h) Segurtasun neurriak.

Biztanleen udal erroldaren fitxategiak, dituen datuak kontuan hartuz, oinarrizko mailakotzat jotzen dira.

4. "Kalez kaleko saltzaileak" izeneko fitxategia indarrean jartzen da.

Hona hemen fitxategi automatizatu horren deskripzioa.

a) Xedea eta erabilerak.

"Kalez kaleko saltzaileak" izeneko fitxategi automatizatuaren helburua da udalerrian eta urte osoan zehat egiten diren azoka ttikietako eta ferietako saltokiei buruzko informazioa ematea, eta haien kudeaketa eta kontrola erraztea.

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

"Kalez kaleko saltzaileak" izeneko fitxategian agertuko dira azoka ttikietako eta ferietako saltokiak ezartzeko eskaera egin duten pertsona guztiak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Interesatuei beraiei galdetuta biltzen dira datuak.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

"Kalez kaleko saltzaileak" fitxategian datu pertsonal hauek biltzen dira:

_N.A.N.

_Izen-deiturak.

_Telefonoa.

e) Datuen lagapenak.

Ez da daturik emanen, Udalak erabiliko du ez beste inork.

f) Fitxategiaren ardura duen organoa.

Udalak du fitxategi automatizatuen gaineko ardura zuzena.

g) Sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, bertan behera uzteko eta kontra egiteko eskubideak.

Sarbidea izateko, aldaketa egiteko eta bertan behera uzteko eskubideak entitate honen bulegoetan erabil daitezke.

h) Segurtasun neurriak.

"Kalez kaleko saltzaileak" fitxategia, dituen datuak kontuan hartuz, oinarrizkoa da.

5. "Udal organoak eta batzordeak" fitxategia indarrean jartzen da.

Hona hemen fitxategi automatizatu horren deskripzioa.

a) Xedea eta erabilerak.

"Udal organoak eta batzordeak" fitxategi automatizatuaren helburua da udal organo eta batzordeetako pertsonei buruzko informazioa ematea.

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

"Udal organoak eta batzordeak" fitxategian daude Udalaren organo eta batzordeetakoak diren pertsona guztiak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Interesatuei beraiei galdetuta biltzen dira datuak.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

"Udal organo eta batzordeak" fitxategian datu pertsonal hauek biltzen dira:

_N.A.N.

_Izen-deiturak.

_Telefonoa.

_Helbidea.

e) Datuen lagapenak.

Ez da daturik emanen, oraingoz.

f) Fitxategiaren ardura duen organoa.

Udalak du fitxategi automatizatuen gaineko ardura zuzena.

g) Sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, bertan behera uzteko eta kontra egiteko eskubideak.

Sarbidea izateko, aldaketa egiteko eta bertan behera uzteko eskubideak entitate honen bulegoetan erabil daitezke.

h) Segurtasun neurriak.

"Udal organoak eta batzordeak" fitxategiak, dituen datuak kontuan hartuz, oinarrizko mailakotzat jotzen dira.

6. "Jarduera sozio-kulturalak" fitxategia indarrean jartzen da.

Hona hemen fitxategi automatizatu horren deskripzioa.

a) Xedea eta erabilerak.

"Jarduera sozio-kulturalak" fitxategi automatizatuaren helburua da udalerrian antolatzen diren jarduerak (ikastaroak, kanpaldiak, jarduerak, lehiaketak, ...) egiten dituzten pertsonei buruzko informazioa ematea.

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

"Jarduera sozio-kulturalak" fitxategian daude udalerrian egiten diren jardueretarako izena eman duten pertsona guztiak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Interesatuei beraiei galdetuta biltzen dira datuak. Batzuetan, inguruko Udalerrietan eman dute izena.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

"Jarduera sozio-kulturalak" fitxategian datu pertsonal hauek biltzen dira:

_N.A.N.

_Izen-deiturak.

_Telefonoa.

_Jaioteguna.

_Jaiolekua.

_Adina.

_Sexua.

_Familiaren datuak.

_Bertzelakoak: Ikastetxea.

e) Datuen lagapenak.

Ez da daturik emanen, oraingoz.

f) Fitxategiaren ardura duen organoa.

Udalak du fitxategi automatizatuen gaineko ardura zuzena.

g) Sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, bertan behera uzteko eta kontra egiteko eskubideak.

Sarbidea izateko, aldaketa egiteko eta bertan behera uzteko eskubideak entitate honen bulegoetan erabil daitezke.

h) Segurtasun neurriak.

"Jarduera sozio-kulturalak" fitxategia, dituen datuak kontuan hartuz, oinarrizkoa da.

7. "Ezkontza eta elkartze zibilak" fitxategia indarrean jartzen da.

Hona hemen fitxategi automatizatu horren deskripzioa.

a) Xedea eta erabilerak.

"Ezkontza eta elkartze zibilak"fitxategi automatizatuaren helburua da Udalean ezkontza zibila egin duten edota Elkartze Zibilen Erregistroan izena eman duten pertsonei buruzko informazioa ematea.

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

"Ezkontza eta elkartze zibilak" fitxategian daude ezkontza zibila egin edo eskatu dutenak, edo Ezkontza Zibilen Erregistroan izena eman duten guztiak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Interesatuei beraiei galdetuta biltzen dira datuak.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

"Ezkontza eta elkartze zibilak" fitxategian datu pertsonal hauek biltzen dira:

_N.A.N.

_Izen-deiturak.

_Helbidea

_Egoera zibila.

_Jaioteguna.

_Nazionalitatea.

e) Datuen lagapenak.

Datu horiek Tafallako Erregistro Zibilari lagatuko zaizkio, Kode Zibilaren 62. artikuluari jarraikiz.

f) Fitxategiaren ardura duen organoa.

Udalak du fitxategi automatizatuen gaineko ardura zuzena.

g) Sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, bertan behera uzteko eta kontra egiteko eskubideak.

Sarbidea izateko, aldaketa egiteko eta bertan behera uzteko eskubideak entitate honen bulegoetan erabil daitezke.

h) Segurtasun neurriak.

"Ezkontza eta elkartze zibilak" fitxategia, dituen datuak kontuan hartuz, oinarrizkoa da.

8. "Nomina eta pentsioak" fitxategia indarrean jartzen da.

Hona hemen fitxategi automatizatu horren deskripzioa.

a) Xedea eta erabilerak.

"Nomina eta pentsioak" fitxategi automatizatuaren helburua da Udaleko langileei nominei eta pentsioei buruzko kudeaketak erraztea.

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

"Nomina eta pentsioak" fitxategian daude Tafallako Udalean lanean ari diren edo lan egin duten pertsona guztiak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Interesatuei beraiei galdetuta biltzen dira datuak.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

"Nominak eta pentsioak" fitxategian datu pertsonal hauek biltzen dira:

_N.A.N.

_Izen-deiturak.

_Jaioteguna.

_Helbidea.

_Gizarte Segurantzako zenbakia.

_Lanbide kategoria.

_Lansariak.

_Kontratuaren iraupena.

_Antzinatasuna.

_Sexua.

_PEFZren atxikipena.

_Telefonoa.

e) Datuen lagapenak.

Ez da daturik emanen, oraingoz.

f) Fitxategiaren ardura duen organoa.

Udalak du fitxategi automatizatuen gaineko ardura zuzena.

g) Sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, bertan behera uzteko eta kontra egiteko eskubideak.

Sarbidea izateko, aldaketa egiteko eta bertan behera uzteko eskubideak entitate honen bulegoetan erabil daitezke.

h) Segurtasun neurriak.

"Nomina eta pentsioak" fitxategia, dituen datuak kontuan hartuz, oinarrizkoa da.

9. "Espedienteak" fitxategia indarrean jartzen da.

Hona hemen fitxategi automatizatu horren deskripzioa.

a) Xedea eta erabilerak.

"Espedienteak" fitxategi automatizatuaren helburua da Udalaren hainbat espedienteren kudeaketa erraztea, hala nola: lizentziak, zehapen espedietneak, katastroko aldaketak, etab...

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

"Espedienteak" fitxategian daude lizentzien espedienteetan, zehapen espedienteetan, katastroko aldaketetan, etab.etan agertzen diren pertsona guztiak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Interesatuei beraiei galdetuta biltzen dira datuak, edota, notarioetan, gestorietan, Udalaren beste alorretan,... jasotzen dira.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

"Espedienteak" fitxategian datu pertsonal hauek biltzen dira:

_N.A.N.

_Izen-deiturak.

_Helbidea.

_Jarduerak eta negozioak.

_Telefonoa.

e) Datuen lagapenak.

Ez da daturik emanen, oraingoz.

f) Fitxategiaren ardura duen organoa.

Udalak du fitxategi automatizatuen gaineko ardura zuzena.

g) Sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, bertan behera uzteko eta kontra egiteko eskubideak.

Sarbidea izateko, aldaketa egiteko eta bertan behera uzteko eskubideak entitate honen bulegoetan erabil daitezke.

h) Segurtasun neurriak.

"Nomina eta pentsioak" fitxategia, dituen datuak kontuan hartuz, oinarrizkoa da.

10. Fitxategi hauek indarra galdu dute: Zirkulazioa, Fiskalak, Dirubilketa, Erregistroa eta Katastroa.

Indargabetu eta deuseztatu egin dira aurreko fitxategiak (Zirkulazioa, Fiskalak, Dirubilketa, Erregistroa eta Katastroa) Datuak Babesteko Agentziak baitzeuden (xedapen orokorra 1994ko 91. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, uztailaren 30ean).

a) Kentzeko zergatikoa:

Eguneratzeagatik eta gaurko legeriari egokitzeagatik, eta fitxategi horietan sartuta dauden pertsonen datu guztiak biltzen dituen datu-base bakarra sortzeagatik.

b) Informazioaren helmuga:

Fitxategi honetako daduak Datu pertsonalak babesteari buruzko Lege Organikora egokitutako fitxategian sartuko dira, eta dekretu honen bidez indarrean jarriko da "Pertsonen fitxategi orokorra" izena hartuta.

11. P.H.M. fitxategiak indarra galdu du.

Indargabetu eta deuseztatu egin da aurreko P.M.H. fitxategia, Datuak Babesteko Agentziak baitzegoen (xedapen orokorra 1994ko 91. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, uztailaren 30ean).

a) Kentzeko zergatikoa:

Aplikazio informatikoa aldatzeagatik, eguneratzeagatik eta gaurko legeriara egokitzeagatik.

b) Informazioaren helmuga:

Fitxategi honetako daduak Datu pertsonalak babesteari buruzko Lege Organikora egokitutako fitxategian sartuko dira, eta dekretu honen bidez indarrean jarriko da "Udalerriko biztanleen errolda" izena hartuta.

12. Udal honen fitxategi automatizatuetako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dira erabiliko eta baimena duten langileek bakarrik erabiliko dituzte.

13. Ebazpen hau irmoa da bide administratiboan. Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Tafallan, 2006ko otsailaren 7an._Alkate andrea, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0602797