33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

8/2006 ERABAKIA, urtarrilaren 26koa, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak hartua, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren 2006ko plantilla organikoa onesten duena.

Uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legeak Nafarroako ikus-entzunezkoen jarduera arautu eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua sortu zuen. Haren 32. artikuluan ezartzen da Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren zerbitzuan diharduten langileak Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaien legeriaren menpe egonen direla.

2004ko ekainaren 30ean Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen 2004 eta 2005erako lan-baldintzen hitzarmena sinatu zen. Hitzarmen horretan, 2004ko irailaren 13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALan argitaratu baitzen (110. zk.), adierazten da, bidezko denean eta indarrean den legeriaren arabera, Nafarroako gainerako administrazio publikoetako funtzionarioei ere aplikatuko zaiela.

Hitzarmenak ezartzen du, 2 B atalean, plantilla organikoko lanpostuei bi urtean zenbait lansari gehigarri ezartzeko konpromisoa. Zehazki, lansariak honako hauek dira:

a) C, D eta E mailetako lanpostuetako funtzionarioen ordainsari osagarriek (lanpostuko osagarria, osagarri berariazkoa) 100eko 4ko igoera izanen dute (100eko 2 2004an eta 100eko 2 2005ean). Atal honetan ezarritakotik salbuesten dira, funtzionarioentzat erreserbatutako zuzendaritza eta burutza lanpostuak eta erabateko dedikazioari lotutako lansari osagarriak esleituak dituzten lanpostuak.

b) A eta B mailako lanpostuetan diharduten funtzionarioen ordainsari osagarriek (lanpostuko osagarria, osagarri berariazkoa) 100eko 2ko igoera izanen dute (100eko 1 2004an eta 100eko 1 2005ean). Atal honetan ezarritakotik salbuesten dira, funtzionarioentzat erreserbatutako zuzendaritza eta burutza lanpostuak eta erabateko dedikazioari lotutako lansari osagarriak esleituak dituzten lanpostuak, eta bateraezintasun osagarria eta lanpostuko osagarri bat aldi berean esleituak dituzten lanpostuak.

2004. eta 2005. urteetan zehar ondoko lanpostuen lansariak egokitu dira: Administrazio Publikoko arlo juridikoko teknikari bat, Goi mailako teknikaria (Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaduna)) eta administrari laguntzailea.

Horrek ez du ezertan galaraziko, hala ere, lanpostu bakoitzaren ordainsarietan egokitzapenak egitea, hala badagokie, ziurtatzeko gordeko dela dedikazio, erantzukizun, arriskugarritasun edo nekagarritasuneko edukiarekin dagokien erlazioa. 2006rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2004 Foru Legearen 7. artikuluak ezartzen duenez, funtzionarioen lansariak behin-behinekoak izanen dira Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen 2006rako eta hurrengo urteetarako lan baldintzei buruzko Akordioaren ondorioz erabakitzen diren lansari igoera orokorren arabera. Akordioaren onespenerako, Nafarroako Gobernuak dagokion foru lege proiektua igorriko du Nafarroako Parlamentura.

Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren Estatutu Organiko eta Funtzionamenduzkoaren 15.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, plantilla organikoa onesteko eskumena Osoko Bilkurari dagokio.

Ikus-entzunezkoen Kontseiluko beharrak eta lanaren egituraketa kontuan hartuta, egokitzat jo da egun dagoen letratu lanpostua amortizatzea eta, halaber, Administrazio Publikoko arlo juridikoko teknikari lanpostu bat sortzea.

Hori horrela, 2006ko urtarrilaren 26an egindako bilkuran, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren 2006ko plantilla organikoa onestea.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 26an._Kontseiluburua, Ramón Bultó Llevat.

ERANSKINA

A) Funtzionarioak:

ERAB. LAN- M.KO

Admin. Publikoko teknikaria

(Arlo juridikoa) 2 A - 35 2 -

Goi mailako teknikaria

(Ikus-entzunezko Kom.ko

lizentziaduna) 1 A - 35 2 -

Administrari laguntzailea 1 D - - 10,66 12

B) Behin-behineko langileak:

L A N P O S T U A ZENBAKIA IZENDAPEN LIBREA

Kontseiluburuaren idazkaria 1 X

Kudeatzailea 1 X

Iragarkiaren kodea: F0602215