33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2006ko udal zerga (Zirkulazioaren gaineko zerga)

Honen bitartez Noain-Elortzibarko herritarrei aditzera ematen zaie Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2006ko udal zerga borondatez ordaintzeko epea 2006ko martxoaren 20an hasten dela eta apirilaren 30ean bukatzen.

Epe hori bukatuta, hilabetez, zerga hori % 10eko errekarguarekin kobratuko da. Epe hori iragandakoan, ordainagiriak Derrigorrezko Dirubilketako Agentziara igorriko dira hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Noain-Elortzibarren, 2006ko martxoaren 3an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0603980