33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MAÑERU

Birzatiketa proiektua hasiera batean onetsirik

Alkatetzaren 2006ko otsailaren 16ko ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen 21.1 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Marta Montalvo andreak, Promociones Edumax, S.L. ordezkatuz, eta Laureano Calvo Calvo jaunak sustaturik.

35/2002 Foru Legearen 167 eta 168. artikuluek aipatu Foru Legearen 79. artikuluari dagokionez xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, honako iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ezean, aipatutako birzatiketa proiektua behin betiko onetsitzat joko da, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168 c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Mañerun, 2006ko otsailaren 20an._Alkatea, José Ignacio Martínez Cía.

Iragarkiaren kodea: L0603307