33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXAURI

Behin betiko onetsirik 2 sektoreko birzatiketa proiektua

Udal honek, 2006ko urtarrilaren 30ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik 2. sektorea birzatitzeko proiektuaren gaineko espedientea, 2005eko urriaren 7ko osoko bilkuran onetsi baitzen hasiera batean, eta jendaurrean egoteko tramitea iraganik, Hirigintzako Kudeaketaren Erregelamenduko 110 eta 111. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, Etxauriko Udalak legez eskatutako gehiengoa bildurik, honako hau erabaki du:

1. Behin betiko onestea Etxauriko arau subsidiarioetako 2. sektorea birzatitzeko proiektua, Etxauriko Udalak sustatua. Orobat, ezetsi egin da Nafarroako Gobernuak aurkeztutako alegazioa.

2. Ahalmena ematea Etxauriko alkate José Javier Erro Larrea jaunari eskritura publikoa egilesteko edo agiri administratiboa luzatzeko, erabakien aktek behar dituzten baldintza eta xehetasun guztiekin".

Etxaurin, 2006eko martxoaren 1ean._Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0603913