33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORTES

Cortesko Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala hasiera batez onetsirik

Cortesko Udalak, 2006ko otsailaren 27an egin bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Cortesko arau subsidiarioetako determinazio xehekatuen aldaketa puntuala, hain zuzen ere Cortesko 5. poligonoko 76. lurzatian eta 5. poligonoko 74. lurzatiaren zati batean, betiere Juan Diego Cerdán Sansuán arkitektoak prestatutako agiri teknikoei jarraituz, espedientean baitaude.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Cortesen, 2006ko martxoaren 1ean._Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0603769