33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARESO

Aresoko Hirigintza Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala (determinazio xehekatuak). Hasierako onespena

Udal honek, 2006ko otsailaren 22an egin osoko bilkura arruntean, legez eskatutako gehiengoa eta quoruma zuelarik, hasiera batez onetsi zuen Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualaren espedientea (determinazio xehekatuak), katastroko 198-2 lurzatiari buruzkoa. Sustatzailea Sandra Gurucharri Pellejero andrea da. Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako idazkaritzan, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 79._3 eta 74. artikuluetan ezarritako ondorioetarako.

Areson, 2006ko otsailaren 23an._Alkatea, Mikel Baraibar Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L0603658