21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SESMA

"Pidepar" ureztatzaileen elkartea eratzeko batzarraren deialdia

Pedro Mangado Pinillosek, Sesmako (Nafarroa) Udaleko alkate udalburua den aldetik, dei egiten die interesa duten guztiei Ebro ugaldetik La Pinilla, Tras las Viñas, La Cuesta, El Murillo eta La Delantera alderdietako finkak Udalaren egungo hodieteria eta ponpaketaren bidez ureztatzeko heldu den uraren aprobetxamenduan, "Pidepar" ureztatzaileen elkartea eratzeko batzarrera; hura 2006ko martxoaren 30ean eginen da, 20:00etan, Sesmako Udal Liburutegian.

GAI ZERRENDA

1._Ureztatzaileen elkartea eratzeko tramiteei abia ematea.

2._Partaideen zerrenda, finkak, azalerak eta laborantza motak eta guzti.

3._Behin behineko batzordea hautatzea.

4._Galde-eskeak.

Sesman, 2006ko urtarrilaren 30ean._Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0601738