21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARROITZ

Xehetasun azterlana behin betiko onetsirik

Udalak, 2006ko urtarrilaren 27ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen UD.3B unitatearen xehetasun azterlana, David Segura López de Dicastillok sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Arroitzen, 2006ko urtarrilaren 31n._Alkatea, Antonio Barbarin Garísoain.

Iragarkiaren kodea: L0601748