21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

EGUESIBAR

Aurrekontuko 4/2005 aldaketaren espedientea behin betiko onetsirik

Eguesibarko Udalak, 2005eko azaroaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2005eko aurrekontu orokorreko 4 zenbakiko aldaketaren espedientea.

Aldaketa hori jendaurrean egon da, iragarkia 2006ko 4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, urtarrilaren 9an.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Horrenbestez, eta Foru Lege horren 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, laburturik argitaratzen da aipatu aldaketa:

GASTUAK:

a) Kreditu bereziak:

2. kapitulua: 200 euro.

6. kapitulua: 21.000 euro.

b) Kreditu gehikuntzak:

1. kapitulua: 39.700 euro.

2. kapitulua: 37.800 euro.

4. kapitulua: 5.089 euro.

6. kapitulua: 27.500 euro.

7. kapitulua: 6.000 euro.

Aldaketa, guztira: 137.289 euro.

FINANTZABIDEAK:

Bajak deuseztatzeagatik:

1. kapitulua: 8.000 euro.

2. kapitulua: 27.500 euro.

3. kapitulua: 6.000 euro.

4. kapitulua: 6.500 euro.

6. kapitulua: 89.289 euro.

Aldaketa, guztira: 137.289 euro.

Eguesen, 2006ko urtarrilaren 30ean._Zinegotzi delegatua, Carolina Potau Menéndez.

Iragarkiaren kodea: L0601721