21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 25/2005 aldaketa behin betikoz onetsirik

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko abenduaren 13ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2005eko aurrekontu orokorreko 25/2005 aldaketaren espedientea, kreditu transferentzia baten onespenari buruzkoa. Hori, aurrekontua betearazteko oinarrietako 10.ean xedatutakoari jarraituz.

2006ko 5. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 11n, iragarkia argitaratu zen jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar besteko publizitatea eman zitzaion Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez horretarako ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu transferentzia:

_Gastu goititua:

03 22200 13100 kontusaila. Zenbatekoa: 5.700 euro.

03 22200 21400 kontusaila. Zenbatekoa: 3.500 euro.

03 22200 20400 kontusaila. Zenbatekoa: 8.800 euro.

03 22200 22200 kontusaila. Zenbatekoa: 3.800 euro.

03 22200 22201 kontusaila. Zenbatekoa: 2.000 euro.

Gastu goititua, osotara: 23.800 euro.

_Gastua txikitzea:

03 22200 16201 kontusaila. Zenbatekoa: 23.800 euro.

Gastu beheititua, osotara: 23.800 euro.

Argitara ematen da agindua betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2006ko urtarrilaren 31n._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0601751